Edukira joan

Xarma quark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xarma quark
Elkarreraginakelkarrekintza elektromagnetiko, elkarrekintza nuklear ahul, elkarreragin nuklear indartsu eta grabitazio
Antipartikulacharm antiquark (en) Itzuli
Aurkitua 
Masa inbariantea1,273 GeV/c²

Xarma quarka (c quarka ere deitua, ingelesezko charm quark izenetik datorrena) quarken bigarren belaunaldiko funtsezko partikula bat da. Funtsezko kargaren +⅔eko karga elektrikoa eta ½ko espina du, ondorioz fermioia eta Pauliren bazterketa printzipioa betetzen du. Gainontzeko quarkek bezala xarma quarkak kolore karga du eta xarma antiquarkak antikolorezko karga du. Elkarreragin nuklear indartsua sentitzen dute.

Jatorrian, Murray Gell-Mannek eta George Zweigek 1964an quark eredua garatu zutenean gorantz, beherantz eta bitxi quarkak proposatu zituzten. 1970ean, Sheldon Glashowk, John Iliopoulosek eta Luciano Maianik quarkek bikoteka existitu behar zutela pentsatu zuten, leptoiekin gertatzen den bezala, honela xarma quarkaren existentzia iragarriz. Beranduago, 1974an J/ψ partikula aurkitu zen SLACean, xarma quarkezz osatua zegoen lehena.

Quark sorginduak batez besteko bizitza laburra izan behar du, bigarren belaunaldiko leptoiek bezala. Ebidentzia bakarra berehala desegiten diren hadroiak eratzen dituela da, baina quarkaren beraren batez besteko bizitza neurtzea oso zaila da, konfinatua baitago.

Quark honek eratzen dituen hadroiei sorginkeria deritzon zenbaki kuantiko bat ematen die, eratzen duten xarma quarken kopurua ken antixarma quarken kopurua bezala definitzen dena.

Quark sorginduak dituzten hadroiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Mesoiak
    • D mesoi mota guztiak quark edo antixarma quark batez osatuak daude
    • J/ψ partikula xarma quarkak eta antixarma quarkak eratutako egoera da. Sorginonio bezala ere ezagutzen da (charmonium ingelesez)
    • B mesoi sorginduak ere badu quark edo antixarma quarka
  • Barioiak
    • Lambda partikula sorginduak (Λ+c) eta omega partikula neutro sorginduak (Ω0c) bana dute.
    • Xi partikula sorginduak (Ξ+c eta Ξ0c) ere xarma quark batez osatuta daude.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]