Wikipediaren monumentua
Wikipediaren monumentua | |
---|---|
Pomnik Wikipedii | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Polonia |
Voivoderria | Lubuszeko voivoderria |
Powiat | Słubice barrutia |
Urban-rural municipality | Słubice udalerria (Lubuszeko voivoderria) |
Hiria | Słubice |
Koordenatuak | 52°20′58″N 14°33′37″E / 52.34931°N 14.56036°E |
Historia eta erabilera | |
Commission | 2010(e)ko hamarkada |
Eraikuntza | 2014 |
Royal inauguration | 2014ko urriaren 22a |
Komisarioa | Krzysztof Wojciechowski (en) Collegium Polonicum (en) |
Izena | wikilari Wikipedia |
Arkitektura | |
Materiala(k) | fiberglass (en) eta Erretxina |
Dimentsioak | 250 () × 60 () × 170 () × 60 () cm |
Wikipediaren monumentua (polonieraz: Pomnik Wikipedii) Poloniako Słubice udalerrian dagoen Wikipediaren omenezko monumentu bat da. Mihran Hakobyan armeniarrak wikipedialariak ohoretzeko diseinatu zuen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentua Słubice udalerrian dagoen Collegium Polonicum ikastetxeko Krzysztof Wojciechowski irakasle eta zuzendariak bultzarazi zuen eta Wikipediaren logoan oinarritutako munduaren bolari eusten dioten lau gizaseme biluzik irudikatzen ditu. Eskultura zuntz eta erretxinaz egina dago, Collegium Polonicum ikastetxean graduatutako jatorri armeniarreko Mihran Hakobyanek diseinatu zuen. Eskultura 47 000 eta 50 000 zloty (14 000 euro inguru) artean kostatu zen eta udalerriko agintariek ordaindu zuten. 170 × 60× 60 cm-ko neurriak ditu.
2014ko urriaren 22an jendaurrean aurkeztu zen eta online entziklopediari eskeinitako munduko lehenbiziko monumentua bilakatu zen. Piotr Łuczyński hiriko alkateordearen arabera, oroigarriak «hiria ikasketagune moduan duen garrantzia adieraziko du».
Idazkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentuaren oinarrian honako testu hau dago:
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Monumentu honekin Słubiceko herritarrek Wikipediaren sorkuntzan boluntario gisa partehartu duten mundu osoko argitaratzaile anonimoei omendu nahi diete, politika, erlijio eta kultura mugez gain, gizasemeek sortutako proiekturik handiena baita. Monumentu hau ezagutzera eman zen urtean, Wikipedia 280 hizkuntzetan zegoen eta 30 milioi artikulu inguru zituen. Monumentu honen bultzatzaileak Wikipedia jakintzaren gizartearen oinarrietako bat izanik gure zibilizarioaren garapen sustengarria, justizia soziala eta herrialdeen arteko bakearen lorpenean lagun dezakeela ziur daude. | » |
2014-22-10. |