Edukira joan

Waterlooko gudua

Koordenatuak: 50°40′41″N 4°24′44″E / 50.6781°N 4.4122°E / 50.6781; 4.4122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Waterlooko gudua
Data1815eko ekainaren 18a
LekuaWaterloo
 Belgika
Koordenatuak50°40′41″N 4°24′44″E / 50.6781°N 4.4122°E / 50.6781; 4.4122
EmaitzaKoalizioaren garaipena
Gudulariak
Frantziako Lehen Inperioa Zazpigarren koalizioa:
Erresuma Batua
Probintzia Batuak
Prusiako Erresuma
Hannoverreko Erresuma
Nassau
Braunschweigko dukerria
Buruzagiak
Napoleon Bonaparte Arthur Wellesley
Gebhard Leberecht von Blücher
Indarra
77.500 73.200
Prusiarrak: 49.000
Galerak
25.000 hilak edo zaurituak
7.000 preso
15.000 galduta
22.000 hilak edo zaurituak

Waterlooko gudua, 1815eko ekainaren 18an burutua, Napoleon Bonaparteren azken guda izan zen. Porrot egindakoan, bere inperioa bertan behera geratu zen. Belgikako Waterloo udalerrian gertatu zen.

Leipzigeko guduaren (1813) eta Frantziako borroken ostean Napoleon Elba irlara deserriratu bazuten ere, 1815eko martxoan Frantziara itzuli zen boterea berreskuratzera. Waterlooko porrotak agintalde labur berri honi (Ehun Egunak deritzona) amaiera eman zion. Harrezkero, Santa Helena irla urrunagora erbesteratu zuten Napoleon, non 1821ean hil zen.

Napoleonek agintea berreskuratu ondoren, lehen aurre egin zioten estatu frankok Zazpigarren Koalizioa osatu zuten, eta armadak mugiarazten hasi ziren berriro Napoleonen aurka egitearren. Bildu ziren lehenengo armada, Frantziako ipar-ekialdeko mugatik hurbil, Gebhard Leberecht von Blücher buru zuen prusiar armada eta Wellingtongo dukea buru zuen armada ingelesa ziren. Zazpigarren Koalizioko beste armada batzuk bertaratu eta Frantziako inbasioa eratu aurretik, Napoleonek haiei eraso egitea erabaki zuen. Ekintza horretan lau bataila nagusi borrokatu ziren: Quatre Bras (ekainaren 16an), Ligny (ekainaren 16an), Waterloo (ekainaren 18an), eta Wavre (ekainaren 18-19an). Waterloo borroka erabakigarriena suertatu zen.

Ekainaren 17ko gauean goitik behera egin zuen euria. Beraz, Napoleonek aurrez aurreko borroka ekainaren 18ko arratsaldera arte atzeratzeko deliberoa hartu zuen, lurra lehor zedin. Wellingtonen armadak, Bruselarako bidean kokatuta, frantziarren erasoa jasan zuen kontraerasoari ekin arte. Aldi berean, prusiarrek Napoleonen eskuineko aldea apurtu zuten. Alderdi guztietan galera handiak izan arren, Frantziako armadak egin zuen atzera ihesean. Koalizioaren indarrak Frantzian sartzea ezin izan zuten galarazi. Louis XVIII.a tronuan berrezarri zuten eta Napoleonek erbestera jo zuen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]