Vladislav Mylnikov
Vladislav Mylnikov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kursk, 2000ko irailaren 12a (24 urte) |
Herrialdea | Errusia |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskrimalaria |
Lateralitatea | ezkerra |
Vladislav Valerievitx Mylnikov,[1] errusieraz Владислав Валерьевич Мыльников,[2] (Kursk, Errusia, 2000ko irailaren 12a), Floretea-taldeka kategorian aritzen den eskrimalari errusiarra da. [3].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta zilarrezko domina eskuratu zuen Floretea-taldeka kategorian, ROCeko taldearekin; Tokion, Frantziako taldearen (urrezko domina) atzetik eta AEBko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROC taldea. Kontuan izan Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.
Tokion, honako hauek osatzen zuten taldea: Anton Borodatxov, Kirill Borodatxov, Vladislav Mylnikov eta Timur Safinek.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | Gizonezkoa, Floretea-taldeka kategoria. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Vladislav Mylnikov» olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
- ↑ "Vladislav Mylnikov" olympics.com (Gaztelaniaz)