Vladimir Voronin
Vladimir Nicolae Voronin (errusieraz Влади́мир Никола́евич Воро́нин, Vladimir Nikolaevič Voronin) (Corjova, Transnistria, Moldavia, 1941eko maiatzaren 25a) politikari moldaviarra, Moldaviako presidentea (2001- 2009).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunista eta Errusiaren aldekoa. Bere agintaldian, eskola moldaviarretan errusieraren irakaskuntza derrigorrezko irakasgai gisa sartu zuen berriro. Ezaguna da ere Errumaniaren aurka duen jarreragatik. Voronin Moldaviako Errepublikako Alderdi Komunistako kide da, eta bere garaian, Moldavia Europar Batasunean sartzeko alde zegoen.
2009ko gertaerak eta uko egitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko apirileko Parlamentuko hauteskundeetan, Moldaviako Errepublikako Alderdi Komunistak botoen % 49,48a eta 60 aulki lortu zituen, presidentea aukeratzeko behar zena baino aulki bat gutxiago.
Voronin Parlamentuko presidente izendatua izan zen, eta Moldaviako presidentetza izan zuen. Hala ere, 2009an Moldavian gertatu ziren istiluen ondorioz, hauteskunde aurreratuak deitu ziren.
2009ko Parlamentuko hauteskundeetan, Moldaviako Errepublikako Alderdi Komunistak botoen % 44,69a irabazi zuen, eta 48 aulki, beste edozein alderdik baino gehiago; baina, parlamentu-gehiengoa galdu zuen. Hala ere, oposizioak ere ez zuen presidente bat aukeratzeko aulki nahikorik, ziurgabetasun-giro politikoa sortuaz. 2009ko irailaren 2an, Voroninek jarduneko presidente karguari uko egiteko asmoa adierazi zuen. Mihai Ghimpuk oinordetu zuen Voronin jarduneko presidente gisa, hurrengo presidentea aukeratua izan zen arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Voronin |