Vladimir Menxov
Itxura
Vladimir Valentinovitx Menxov (errusieraz: Влади́мир Валенти́нович Меньшо́в; Baku, SESB, 1939ko irailaren 17a - Mosku, 2021eko uztailaren 5a) sobietar eta errusiar aktore eta zinema zuzendaria izan zen.
Bakun jaio zen, non bere aita NKVDko ofiziala zen. Gaztetan fabrika batean, Vorkutako meategi batean eta marinel gisa lan egin zuen. 1961ean Moskuko Antzerki Eskolan sartu zen. 1970ean, Mosfilmak kontratatu zuen eta zinemako aktore ibilbidea hasi zuen. Bost film zuzendu zituen, horien artean Moskuk ez du malkoetan sinesten (errusieraz: Москва слезам не верит, translit.: Moskva slezam ne verit), nazioarteko film onenaren Oscar Saria irabazi zuena.