Vladas Česiūnas
Itxura
Vladas Česiūnas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vyšnialaukis (en) , 1940ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Lituania |
Heriotza | 2023ko urtarrilaren 16a (82 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | piraguista |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 83 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak |
Vladislovas "Vladas" Česiūnas (Vyšnialaukis, 1940ko martxoaren 15a - 2023ko urtarrilaren 16a) piraguismoan lehiatu zen sobietar eta lituaniar kirolaria izan zen.
Sobietar Batasunarekin lehiatu zen 1972ko Udako Olinpiar Jokoetan, eta Juri Lobanovekin batera urrezko domina irabazi zuen kanoan, C–2 1000 metroko modalitatean. Gainera, sei domina irabazi zituen munduko piraguismo txapelketetan: urrezko lau (C-2 1000 m: 1974, C-2 10000 m: 1973, 1974, 1975) zilarrezko bat (C-2 1000 m: 1973) eta brontzezko bat (C-1 1000 m: 1971).
1979an Alemaniara ihes egin zuen, baina Alemaniako agintarien arabera, KGBko agenteek bahitu eta Sobietar Batasunera itzuli zuten.