Vishnuismo
Honen sailekoa: |
Hinduismoa |
---|
Vishnuismoa edo Vaishnavismoa Vishnu jainkoaren eta haren gorpuzteen gurtza da. Hinduismo modernoaren joera nagusietako bat da, Shaktiren eta Shivaren gurtzarekin batera.[1] Vishnuismoaren ezaugarri nagusietako bat debozioari ematen zaion garrantzia da. Debozioaren azken helburua hil eta berriro munduratzea eragiten duen zikloari ihes egin eta Vishnuren aurrean bizitzaz gozatzea iristea da; horretarako, ontasunaren bidea (karman) eta ezagutzarena (jñana) landu behar dira.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vishnuismoaren antzinako jatorria ez dago argi, honen aztarna eta frogak eskasak eta kontraesangarriak dira.[3] Uste da, ohitura ezberdinen sinkretismoaren ondorioz eratu zela.[4][5] Vishnu eguzkiaren jainkosa vedikoak zen arren, Agni eta Indra bezalako beste jainko-jainkosa vedikoekin konparatzen da, erlijio vedikoan ere nolabaiteko garrantzia zuela adieraziz.[1]
Gupta garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gupta inperioko errege gehienak, Chandragupta II.a edo Vikramaditya (375-413 Oraingo Aroa) bezala, Parama Bhagavatas edo Bhagavata Vaishnava bezala ezagutzen ziren.[6][1] Baina Huna inbasioen ostean, bereziki V. mendean Alchon Hunak eginikoak, Gupta inperioak gainberakada eta haustura jasan zuen; inperioaren desegiteak Vishnuismoaren sona belztea ekarri zuelarik. Gerora nagusitu ziren Indiako ipar eta zentro-eskualdeetako botereek (Aulikarak,[7] Maukhariak,[8] Maitrakak,[9] Kalachuriak edo Vardhanak)[10] saivismoa nahiago zuten, Shiva jainkoaren gurtza eta ideologiari indarra emanez. Bitartean, botere-aldaketa hau jasan ez zuten eskualdeetan (hegoaldeko India eta Kaxmir) Vaisnavismoa indartsu mantendu zen.[11]
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gupta garaiaren ondoren, Krishnaismoa gailendu zen,[5] eta Vishnuismoa sekta eta azpisekta ezberdinetan banandu zen. Sekta horietan bhakti ideia garatu zen, hego Indiako erlijiotasuna eraginez.[1] Adituek Nimbarkacharya (ca. VII. mendea)[12] filosofoa garai honetan plazaratzen dute, Radha Krishna jainkoaren gurtza bideratu zuen dvaita-advaita bezala ezagutu zen doktrinarekin.[13]
X. mendean Vishnuismoa Vedanta argudioak erabiltzen hasi zen, seguruenik Vishnu-rekin erlazionaturiko tradizio zaharragoa jarraituz. Vaishnava goiztiarraren jakintsuek (Nathamuni, Yamunacharya eta Ramanuja, adibidez) Adi Shankararen Advaita interpretazioak ukatu eta Vishnu bhakti ideiak proposatu zituzten.[14][15]
Vaishnavismoak, Tamil Naduko Shivaismo korrontearen ordezkatu zuen eta nagusitu zen VII. eta X. mendeen artean.[16] Gertaera hau hamabi Alvaren gurtzari esker zabaldu zen, beren himnoekin sekta biztanleriaren gehiengora hedatuz. Santu olerkilari hauek, Vishnu eta Krishnaren gorespenari buruz hitz egiten zuten, tamileraz, orohar Naalayira Divya Prabandha bezala ezagutzen den 4000 bertso jainkotiarren bilduman. [17][18][19] Hauen santutegiak Divya Desam bezala ezagutzen dira.[20]
Bhakti mugimendua VII. mendean hasi zen, hinduismoaren Erdi aro berantiarrean, eta XII. mendean zehar zabaldu zen.[21][22] Mugimendua Purana literaturak (Bhagavata Purana, olerki-lanak, etb.) sostengatu zuen, bhasya eta samhita bezalako jakitun-lanez gain.[22][23][24]
Garai modernoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendean zehar, Vaishnavismoaren praktika India guztian zehar eta munduko leku ezberdinetan zabaldu zen. Vishnuismoaren mendebaldeko zabalkuntzaren aurrekarietako bat Baba Premananda Bharati (1858–1914) sannyasina izan zen,[25][26] 1902an Krishna Samaj elkartea sortu zuelarik New Yorken eta tenplua Los Angelesen.[27][28] Vishnuismoaren estatus globala Krishnaren Kontzientziarako Nazioarteko Elkartea (International Society for Krishna Consciousness, ISKCON) mugimenduari esker handitu zen, A.C. Bhaktivedanta Swami Prabhupadak sortu zuena 1966an.[29][30][31][32]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b c d None. (2005). Encyclopedia of religion. Detroit : Macmillan Reference USA ISBN 978-0-02-865733-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Saila, Kultur. (2011-07-18). «visnuismo» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).
- ↑ Preciado-Solís, Benjamín.. (1984). The Kṛṣṇa cycle in the purāṇas : themes and motifs in a heroic saga. (1st ed. argitaraldia) Motilal Banarasidass ISBN 0-89581-226-6. PMC 12105493. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Gonda, J.. (1969). Aspects of early Viṣṇuism. ([2d ed.]. argitaraldia) Motilal Banarsidass ISBN 81-208-1087-2. PMC 86161. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ a b Klostermaier, Klaus K.. (2007). A survey of Hinduism. (3rd ed. argitaraldia) State University of New York Press ISBN 978-1-4356-1670-7. PMC 190680703. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Sraddhānjali, studies in ancient Indian history : D.C. Sircar commemoration volume. Sundeep Prakashan 1988 ISBN 81-85067-10-4. PMC 19122624. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Balogh, Dániel. (2019). Inscriptions of the Aulikaras and their associates. ISBN 978-3-11-064978-9. PMC 1129152655. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ (Ingelesez) «Maukhari dynasty | Indian dynasty | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Raychaudhuri, Hemchandra. (2006). Political history of ancient India : from the accession of Parikshit to the extinction of the Gupta dynasty. (4th ed., rev. and enl. argitaraldia) Cosmo Publications ISBN 978-81-307-0291-9. PMC 252675963. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ «A Historical atlas of South Asia» Reference series - the Association for Asian Studies (University of Chicago Press) 1978 ISBN 0-226-74221-0. PMC 3447031. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Bakker, Hans T.. (2020). The Alkhan a Hunnic people in South Asia. ISBN 978-94-93194-06-9. PMC 1286368562. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ (Ingelesez) Ramnarace, Vijay Nischol. (2015-11-25). Rādhā-Kṛṣṇa’s Vedāntic debut: chronology and rationalisation in the Nimbārka Sampradāya. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Krishna : a sourcebook. Oxford University Press 2007 ISBN 978-0-19-972431-4. PMC 181731713. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Srinivasa Chari, S. M.. (1988). Fundamentals of Viśistādvaita Vedānta : a study based on Vedānta Des̄ika's Tattva-muktā-kalāpa. Motilal Banarsidass ISBN 81-208-0266-7. PMC 18108390. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Klostermaier, Klaus. (1984). Mythologies and philosophies of salvation in the theistic traditions of India. Published for the Canadian Corp. for Studies in Religion/Corporation canadienne des Sciences religieuses by Wilfrid Laurier University Press ISBN 0-88920-158-7. PMC 144144879. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ «The Alvars» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Annangaracariyar, P.B. (1971), Nalayira tivviyap pirapantam, VN Tevanatan
- ↑ Seth, K.P. (1962), "Bhakti in Alvar Saints", The University Journal of Philosophy
- ↑ «Nalayira divya prabandham in multiple languages» www.srivaishnavam.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Neelakrishnan, P. M.. (1992). «SRI VAISHAVA DIVYA DESAMS» Ancient Science of Life 11 (3-4): 193–197. ISSN 0257-7941. PMID 22556587. PMC 3336602. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Hinduism : new essays in the history of religions. 1976 ISBN 90-04-04495-7. PMC 2328839. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ a b The Sants : studies in a devotional tradition of India. Motilal Banarsidass 1987 ISBN 81-208-0277-2. PMC 18664381. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ The Bhāgavata Purāṇa : sacred text and living tradition. 2013 ISBN 978-0-231-14998-3. PMC 789148831. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Bartley, C. J.. (2013). The theology of R?m?nuja : realism and religion. Routledge ISBN 978-1-315-02882-8. PMC 1086556624. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ (Ingelesez) Chessyr. (2011-03-04). «BABA PREMANANDA BHARATI» D SCOTT PRESSO (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ «sannyasin» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Hinduism in colonial Bengal : beyond the Renaissance. (1st. argitaraldia) 2019 ISBN 978-1-351-35777-7. PMC 1129661872. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Jones, Constance. (2007). Encyclopedia of Hinduism. Facts On File ISBN 0-8160-5458-4. PMC 64771117. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ The Hare Krishna movement : the postcharismatic fate of a religious transplant. 2004 ISBN 0-231-50843-3. PMC 213305202. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Gosvāmī, Satsvarūpa Dāsa. (1983). Prabhupāda : he built a house in which the whole world can live. Bhaktivedanta Book Trust ISBN 0-89213-127-6. PMC 11676979. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ «iskcon.com - ISKCON Communications Journal - ICJ» web.archive.org 2011-08-10 (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
- ↑ Gibson, Lynne. (2002). Hinduism. (Core ed. argitaraldia) Heinemann Educational ISBN 0-435-33619-3. PMC 224098991. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).