Villa del Casale
Villa Romana del Casale1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Musuaren mosaikoa | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 832 |
Kokalekua | Italia |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 37°21′53″N 14°20′5″E / 37.36472°N 14.33472°E |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Villa del Casale (sizilieraz: Villa Rumana dû Casali) erromatarren azken aldiko villa baten hondarrak dira, Italiako Piazza Armerinako udalerrian daudenak. UNESCOk 1997tik Gizateriaren Ondarea aldarrikatu zuen. Ospetsua da, gehienbat, egoera onean dituen mosaikoengatik. Hauek denboraren zehar mantendu dira lokatzezko geruza bati esker, antzinako uholde batek sortutakoa.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo indusketak XIX. mendearen amaieran egin eta 1929an bukatu ziren, baina emaitza onik atera gabe. Villaren eta mosaikoen benetako aurkikuntza Gino Vinicio Gentiliri dagokio. Arkeologo italiar horrek, tokiko biztanleen oharrak kontuan hartuz, baztertutako indusketak 1950ean berriro hartu zituen. Aurkitu ziren mosaiko ugarien estiloan oinarrituta, hasieran uste zen villaren data K.o. IV. mendekoa zela, nahiz eta geroko ikerketek zehaztu zuten 285 eta 305en artean. Era berean, pentsatu zen villa 50 urtetan eraiki zela, baina geroago uste zen 80 urtetan altxatu zutela. Amaierako iritzia da 5 edo 10 urtetan behar zirela. Gaur egun ematen du eraikuntzak ez zuela gehiegi iraun.
Azalpen orokorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Villaren hondarren artean badaude lau gune hainbat apaindurarekin baina beraien artean harreman estua dutenak:
- Ataria edo sarrera nagusia
- Villaren gorputz zentralak, peristilo oboide baten inguruan, lorategi bat du eta erdigunean urmael bat.
- Triklinio gunea, beste peristiko oboide batekin, zenbait gelaz inguraturik.
- Termak. Haien sarrera lau angeluko peristiloa ipar-mendebaldeko zonaldera begira dago.
Gela askoren zoladura mosaikoz apainduta daude, koloreztatutako teselekin. Geletan anitz estilo daude, baina horrek ez du esan nahi garaikideak ez direnik, baizik eta hainbat artisauk lan egin zutela. Villaren gune bakoitzak ardatz propioa du. Hala ere, guztiak lau angeluko peristiloaren urmaelaren gunean elkartzen dira. Ageriko asimetriei dagokienez, litekeena da villa proiektu bateratu bat jarraituz eraiki zela. Beharbada, eraikinaren hasierako eredua peristilo bateko villa litzateke, baina geroago, proiektu horri originaltasuna emateko, zenbait aldaerak gehitu zitzaizkion. Eraikuntzaren batasuna agerian dago barneko korridoreen funtzionaltasunean, eta publiko eta pribatuen arteko gelen banaketan.
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar Inperioaren lehenengo bi mendeetan, Siziliak depresio ekonomikoa jasan zuen sistema latifundista zela kausa. Orduko produkzioa oinarritzen zen, gehienbat, esklaboen lanetan. Hiriko bizitza gainbehera joan zen eta landa eremuak giza-basamortu bihurtu ziren. Siziliako landak IV. mendearen hasieran oparotasuna ezagutu zuen merkataritzari esker. Jarduera horren aztarnak Filosofiana, Sciacca, Punta Secca eta Naxos hirietan aurkitu dira. Aldaketa horren beste zantzu bat da irlaren gobernadoreari emandako titulu berria. Lehen corrector deitzen zen eta gero consularis.
Arrazoiak, dirudienez, bi motatakoak izan ziren: alde batetik Afrika Prokontsularreko probintzien garrantzia, Erroma aletegi moduan Egiptoko ekoizpena Konstantinoplara (K.o. 330etik Inperioren hiriburu berria) bideratzen zelako. Era horretan, Siziliak, bi kontinenteen arteko merkataritza-bideetan, izugarrizko garrantzia hartu zuen. Beste aldetik, erromatar nobleek eta senatariek hiriak hasi ziren uzten, landa eremuetara abiatuz zerga-presioetatik eta hiria mantentzeko gastuengatik. Horrela, lur jabeak zuzenean haien jabegoetatik hasi ziren arduratzen. Garai horretan, eremuak ez ziren lantzen esklaboen lanarekin, kolonoekin baino. Diru kantitate handiak erabili ziren handitzeko eta apaintzeko hirien kanpoko egoitzak.
Nor zen villaren jabea?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arlo honi buruz asko eztabaidadu da eta hainbat hipotesi plazaratu dira. Lehenengo teoriaren arabera, villaren jabea Maximiano tetrarka litzateke (285-305), abdikazioaren ondoren erretiratu zena. Hala ere, geroko ikerketen arabera Maximianok, Siziliaren ordez, Campanian igaro zituen azken urteak. Berriki, pentsatu da Maxentzio (305-312), Maximianoren semea litzatekeela. Egia esanda, ez daude aztarnarik esateko Casaleko villa hau enperadoreen egoitza zenik. Azken urtetako indusketek erakutsi dute halako egoitzak nahiko arruntak zirela erromatar goi aristokraziaren artean. Gaur egungo tesirik akreditatuenaren arabera, Jabea zen Konstantino gariko handiki bat, Luzio Aradio Proculo Populonio, Siziliako gobernadorea 327-331 bitartean eta erromatar kontsula 340an. Luziok, pretore zen bitartean 320an, Erroman antolatutako jokoak hain arranditsuak izan ziren non haren ospeak luzaroan iraun baitzuen. Agian, villaren mosaiko batzuk (ehiza handia, zirkuaren jokoak) jai horiek gogorarazten dituzte. Beste teorien arabera, villaren jabeak honako hauek izan zitezkeen: Gaio Ceionio Rufo Volusiano hiriko prefektua eta kontsula Maxentzio eta Konstantinoren garaian (306-337). Jatorriz afrikarra zen eta han jabetza handiak zituen; Inperioko prokuradore bat, Ceiono Lampadio, Volusianoaren semea, Konstantzio II.aren garaian (353-359) prefekto zena; Memmio Vitrasio Orfito, hiriko prefektua Konstanzio II.aren garaian eta Siziliako gobernadorea. Gizon hau Afrikako eta ekialdeko probintzietatik zetozen animaliez arduratzen zen. Garaikidea zen Amiano Martzelino kronikaren arabera, Nemmiok eraiki zuen Zirku Nagusiko Obelisko Lateraniarra; Klaudio Mamertino, Juliano enperadorearen garaiko (361-363) errektore ospetsua; Viro Nicomaco Flaviano gaztea, erromatar aristokrata, IV. eta V. mendeen artean bizi zena. Dirudienez, honek Tito Livioaren Annalak zuzendu zituen Ennaren ondoan bizi zenean.
Geletako azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ataria, joniar kapitelezko zutabez inguratutako patio bat zen. Erdialdean iturri baten hondarrak daude.
Ataritik peristilora sartzen da, hainbat animalietako buruekin apainduta dagoena, hala nola, felidoak, antilopeak, basahuntzak, zaldiak, oreinak, elefanteak.
Triklinioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar jantokia da. Bazituen sofa eta hiru aldeetako plataforma eta estalitako zonalde bat janariak uzteko, eszena mitologikoekin apainduta.
Villaren sarreratik zuzenean termetan sartzen da. Lehenengo gela apodyterium moduan erabili zen eta zuloan badaude mosaikoak etxekoandrea irudikatzen dutenak. Hortik korridore batera igarotzen da, zenbait absidetan bukatzen duena eta Erromako Zirku Nagusiaren eszenekin apaindurik. Askotariko zehaztasunak ditu, adibidez koadrigazko lasterketak, non ikusten den frakzio berde edo Prasina irabazi duela. Korridore honetan estalitako gimnastika-ariketak egiten ziren. Jarraian, frigidariuma dago, gela oktogonala, sei horma-hobi abside arantzadunak. Hauetariko bi sartzeko erabiltzen ziren. Abside formako igerileku bat dago ere. Erdialdeko gelaren mosaikoak arrantzale eta nereiden, tritonen eta itsas zaldien eszena bat irudikatzen du, guztiak egokituta daude gelaren forma oktogonalari.
Korridorea ehiza eszenekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Korridore honek 65,93 metroko luzera eta 5 zabalera du. Bi absidetan amaitzen du, zeinek animalia basatien ehiza irudikatzen duten. Pizti horiek Erromako anfiteatroko jokoetarako zuzenduta zeudenez, ez zen inolako animaliarik hil. Estilo desberdinak nabaritzen dira korridorearen luzeran. Hortaz, ondorioztatzen da bi maisu zeudela, iparraldeko irudiak gailentzen dira haien aberastasun bolumetrikoengatik. Litekeena da iparraldeko langilea berritzaileagoa izatea Greziako eta Asia Txikiko ereduak hartuz. Hegoaldeko maisuak, kontserbadoreagoak, III. mendeko kanonak jarraitu ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Peristilo oboidea -
Mosaiko geometrikoa -
Ehiza -
Esklabu nagia eta ugazaba -
Afrikako animaliak garraiatuz -
Ehiza Afrikan -
Hiru absidetako triklinioa -
Herkules eta erraldoiak -
Polifemo -
Eros eta Psike -
Hartz bat -
Atletak -
Atari erdizirkularra -
Atari erdizirkularraren mosaikoak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Petra C. Baum-vom Felde, Die geometrischen Mosaiken der Villa bei Piazza Armerina, Hanburgo 2003, ISBN 3-8300-0940-2.
- R. J. A. Wilson: Piazza Armerina, Granada Verlag, Londres 1983, ISBN 0-246-11396-0.
- S. Settis, «Per l'interpretazione di Piazza Armerina», in Mélanges de l'Ecole Française de Rome. Antiquité 87, 1975, 2, pp. 873–994.
- A. Carandini, A. Ricci, M. De Vos, Filosofiana. La Villa del Casale di Piazza Armerina. Immagine di un aristocratico romano al tempo di Costantino, Palermo 1982.
- Biagio Pace, I mosaici di Piazza Armerina, Gherardo Casini Editore, Erroma 1955.
- Brigit Carnabuci: Sizilien – Kunstreiseführer, DuMont Buchverlag, Kolonia 1998, ISBN 3-7701-4385-X.
- Luciano Catullo and Gail Mitchell (2000), The Ancient Roman Villa of Casale at Piazza Armerina: Past and Present.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Il portale della Villa Romana del Casale di Piazza Armerina (Italieraz)
- tour fotográfico e scheda sul sito dei Patrimoni Unesco di Sicilia (Italieraz)