Txildeberto I.a
Txildeberto I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Reims, 497 | ||
Heriotza | Paris, 558ko abenduaren 23a (60/61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Familia | |||
Aita | Klovis I.a | ||
Ama | Clotilde | ||
Ezkontidea(k) | Ultrogothe (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Merovingiar leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Siege of Caesaraugusta (en) | ||
Txildeberto I.a[1] (497 – 558ko abenduaren 13a), errege frankoetako bat izan zen, merovingiar leinukoa, Klovis I.aren semeetako bat.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita 511n hil ondoren, erresuma bere lau semeen artean banatu zen, eta, Txildebertok, Parisko hiria, eta, iparraldetik Somme ibairaino eta, mendebaldetik, Mantxako kanaleraino hartzen zuen lurraldea oinordetu zuen. Parisko errege bihurtu zen.
Orléansko errege zen bere anaia Klodomiro hil zenean, bere beste anaia Klotariorekin batera, Soissonsko erregea zena, bere ilobei lepoa moztu zien, herentzia bereganatzeko. Orleanseko errege bihurtu zen.
534an, Klotarioren laguntzarekin, Burgundia konkistatu zuen. Erresuma berri hau, bien artean gobernatu zuten.
Zenbait espedizio bidali zituen Espainiako bisigodoen aurka. 542an, Iruña bereganatu zuen bere anaia Klotario I.aren laguntzarekin. Zaragoza setiatu zuen, baina erretiratzera behartua izan zen. Espedizio honetatik, Parisera, erlikia eder bat eraman zuen, San Vizenteren tunika, honen omenez, Parisko ateetan, San Vizenteren monasterio ospetsua eraikiarazi zuelarik, beranduago, Saint-Germaine-des-Préseko abadia bezala ezagutuko zena.
558an, seme-alabarik gabe hil zen, eta Klotariok bereganatu zuen bere erresuma, Klovisen erresuma berbateratuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Klovis I.a |
Frankoen erregea 524-558 |
Ondorengoa Klotario I.a |
Merovingiar erregeen zerrenda | ||
---|---|---|
Meroveo (448–457) Txilderiko I.a (457–481) • Klovis I.a (481–511) • Txildeberto I.a (511–558) • Klodomir (511–524) • Teodoriko I.a (511–533) • Teodoberto I.a (533–548) • Teodobaldo (548–555) • Klotario I.a Zaharra (511–561) • Kariberto I.a (561–567) • Guntram I.a (561–592) • Sigeberto I.a (561–575) • Txildeberto II.a (575–595) • Teodoberto II.a (595–612) • Teodoriko II.a (595–613) • Sigeberto II.a (613) • Txilperiko I.a (561–584) • Klotario II.a Handia (584–623) • Dagoberto I.a (623–639) • Kariberto II.a (629–632) • Txilperiko (632) • Sigeberto III.a (634–656) • Txildeberto Adoptatua (656–661) • Klovis II.a (639–657) • Klotario III.a (657–673) • Txilderiko II.a (662–675) • Teodoriko III.a (675–691) • Dagoberto II.a (675–679) • Klovis IV.a (691–695) • Txildeberto III.a Justua (695–711) • Dagoberto III.a (711–715) • Txilperiko II.a (715–721) • Klotario IV.a (717–719) • Teodoriko IV.a (721–737) • Txilderiko III.a (743–751) |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txildeberto I.a |