Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Monarkia konstituzional

Monarkia konstituzionala duten estatuak.

Monarkia konstituzionala estatu batzuetan indarrean dagoen sistema politiko mota bat da; antolaketa edo sistema politiko honetan, monarka bat (erregea edo erregina) da estatuburua, baina haren botereak oso mugatuta daude konstituzio baten bidez; horregatik, monarkia konstituzionalaren sistema politikoa duten herrialdeetan, benetan gobernatzen duena herriak demokratikoki aukeratutako gobernua da. Monarkia konstituzionala monarkia absolutuaren kontrakoa da.

Monarkia konstituzionalean, botereak bananduta daude: adibidez, legeak egiteko boterea (botere legegilea) ez dago monarkaren esku; legeak parlamentuan eztabaidatzen eta onartzen dira, eta gobernuak (botere betearazleak) jartzen ditu indarrean, monarkaren sinadurarekin edo haren izenean.

Zein herrialdetan aurkitzen dugu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, monarkia konstituzionalaren sistema politikoa Erresuma Batuan, Espainian, Belgikan, Herbeheretan, Suedian, Norvegian, Danimarkan, Luxenburgon, Japonian, Marokon, Jordanian, Thailandian eta beste zenbait herrialdetan dute, bakoitza bere berezitasun edo ezaugarri desberdinekin.