Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arratoi-belarri

Arratoi-belarriaren burua

Arratoi-belarria (Myotis myotis) animalia Euskal Herrian aurkitu daitekeen saguzar mota bat da. Ugaztuna da, hau da, animalia ornoduna da eta emeak bere kumeak esnearekin elikatzen ditu. Saguzar hau haitzuloetan bizi ohi da eta baso edo landaredi asko dauden inguruneak ere asko atsegin ditu.

Myotis myotis-aren eskeletoa

Arratoi-belarriak saguzar handiak dira (burua-gorputz-luzera: 6,5 cm-tik 8,4 cm-ra). Emeak arrak baino zertxobait handiagoak dira. Baina arrek emeek baino sudur nabarmenagoak dituzte.

Muturra luzea, handia eta zabala du, bi aldeetan guruinak dituelako.Tamaina ertaineko belarriak ditu, zorrotz eta txikiak puntan bukatuak. Buztan motza du eta hego zabalak eta ez oso luzeak ditu.

Ileari erreparatuz, esan dezakegu saguzar honek ilajea motz eta trinkoa duela, atzealdean ile grisaxka edo gaztain-kolorekoa du eta sabel inguruan zurixka.

Zer animalia jaten ditu?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saguzar honek kilkerrak, ehunzangoak, kakalardoak eta armiarma handiak jaten ditu. Horrez gain, Frantzian egin duten ikerketa batzuetan ileak topatu dituzte arratoi-belarrien gorotzetan. Ondorioz, ugaztun txikiak ere jaten dituela ondorioztatu dute. Adibidez, satitsuak jaten dituela adierazi dute, hau da, sagu txikiak.

Hona hemen arratoi-belarriaren harreman trofikoak edo elikadura harremanak.

Nola harrapatzen ditu bere harrapakinak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animaliak harrapatzen

Arratoi-belarriak bakarrik gauean jaten du. Eguzkia joaten denean animaliak harrapatzera ateratzen da, 50cm-ko altueratik hegan eginez harrapatuko duen animalia bilatzen du. Animalia aurkitu ondoren, oso azkar gerturatu egiten da eta ahoarekin harrapatzen du, lurra ukitu gabe. Baso-eremu irekiak erabiltzen ditu ehiza egiteko.



   Ba al dakizu   

Arratoi-belarria, saguzarra den heinean, hegan egiteko gai den animalia ugaztun bakarra da.

Saguzarrek ez dute argia gustuko. Hori dela eta, egunean zehar lo egiten dute beste saguzar batzuekin batera eta gauean kanpora ateratzen da.

Nola komunikatzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratoi-belarria, izurdeek eta beste saguzar espezieek egiten duten moduan, ultrasoinuen bidez komunikatzen da. Ultrasoinua gizakiak entzun ezin duen soinua da eta haiek komunikatzeko erabiltzen dute.

Nola orientatzen da?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
      Entzun!

Saguzarren begiak txikiak dira eta ez dira guztiz garatzen, horregatik ikusmen arazoak izaten dituzte. Begiak erabili beharrean orientatzeko, hau da, zehazki non dauden jakiteko, ekolokalizazioa erabiltzen dute. Arratoi-belarria ultrasoinuen bidez orientatzen da, intentsitate desberdineko soinuak sortzen ditu. Irten eta sartzen diren soinuen arteko intentsitateen ezberdintasunak entzunez, saguzarra inguratzen duen eremuaren irudia imajinatzeko gai da. Horrela, iluntasunean mugitu daiteke eta animaliak detektatu, lokalizatu eta harrapatu ditzake.

Arratoi-belarriaren kokapen geografikoa

Europan, Sirian, Azore Uharteetan, Anatolian eta Israelen aurkitzen dugu animalia hau. Europa aztertuz, Alemaniako eta Poloniako kostaldean (Itsaso Baltikoaren hegoaldean) eta Krimean bizi da.

Espanian, 109.250 arratoi-belarri daudela zenbatu da. Batez ere, Andaluzian 56.805 ale daudela uste da, hau da, Espainian zenbatu diren %52a.

Esan bezala, saguzarrak ilunpean bizi dira, hau da, argirik ez dagoen lekuetan. Beraz, arratoi-belarriak haitzuloak, leizeak, meategiak eta bestelako lur azpiko egiturak erabiltzen ditu gordelekutzat. Batzuetan eraikinetan ere bizi da eta ganbaretan eta sotoetan ere aurki daiteke, batez ere Europa erdialdean.

Nola ugaltzen dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratoi-belarriak animalia poligamoak dira. Abuztuko lehen egunetan sartzen dira arre eskean, hau da, denbora horretan emeen obulazioa gertatzen da eta sexu-jardueraren aldia hurrengo udaberrira arte luza daiteke. Erditzeak ekaina eta uztaila bitartean izaten dira.

Arrek 3-5 eme arteko familiak osatzen dituzte, eta haiekin ugaltzen dira, kolonian talde bereiziak osatuz. Eme bakoitzak kume bakarra erditzen du, eta berrogei bat egun behar izaten ditu hegan egin eta babeslekutik irteteko.

Arratoi-belarri kumeak

Arriskuan dago?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa mailan arratoi-belarria ez dago arriskuan. Hala ere, Espainia eta Euskal Herrian arriskuan egon daiteke. Nahiz eta kolonia (animalia berdinek osatutako taldeak) asko dauden oraindik, azken urteetan animalia hauen kopurua asko jaitsi da.

   Ba al dakizu   

Batzuen ustez arratoi-belarriak mehatxupean daude.

Mehatxu nagusiak babeslekuak suntsitzea edo erabilezin bihurtzea dira. Normalean espeleo-turismoak, hau da, kobazuloetan egiten diren aisialdi-jarduerek suntsitzen dituzte beren babeslekuak.

Myotis hitza bi hitz grekoen arteko konbinazioa da, myo hitzak arratoia arratoia esan nahi du eta otus hitzak belarria. Izenak dioen moduan saguzar honen belarriak arratoi baten antzekoak baitira.

Gainera, Euskal Herrian saguzar mota honi gauenara deitzen zaio. Enarak Euskal Herrian aurkitu daitezkeen hegazti mota batzuk dira.



Gehiago jakiteko..

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.youtube.com/watch?v=6X_Y46FwOFY