Tulcea
Tulcea Tulcea | ||
---|---|---|
municipality of Romania (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Errumania | |
Konderria | Tulcea | |
Alkatea | Ștefan Ilie (en) | |
Izen ofiziala | Tulcea | |
Jatorrizko izena | Tulcea | |
Posta kodea | 820002–820249 | |
Herriburua | Tulcea (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 45°10′39″N 28°48′13″E / 45.1775°N 28.8036°E | |
Azalera | 115 km² | |
Altuera | 30 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 65.624 (2021eko abenduaren 1a) −8.083 (2011) | |
Dentsitatea | 328 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | |
Hiri senidetuak | Aalborg, Werkendam, Aprilia, Fratta Polesine, Rovigo, Amasya, Izmail, Ilion (en) , Xumen, Aalborg Municipality (en) eta Larnaca Municipality (en) | |
Matrikula | TL | |
http://www.primaria-tulcea.ro |
Tulcea (bulgarieraz, errusieraz eta ukraineraz: Тулча, Tulcha; turkieraz: Hora-Tepé edo Tolçu) Errumaniako hiri bat da, Tulceako konderriko hiriburua. Dobruja eskualdean dago, Danubio ibaiaren ertzean. 2002. urtean, 91.875 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiria K.a. VIII. mendean sortu zuten traziarrek; "Aegyssos/Aegyssus" izena zeukan. I. mendean erromatarrek eskuratu zuten, eta harresiz eta dorrez gotortu zuten: oraindik aztarnak daude. IV-V. mendeetan bizantziarren esku egon zen; gerora, bulgariarrenean, Genovakoen esku, eta Valakiakoen menpe egon zen aldi batez, 1416. urtean Otomandar Inperioak konkistatu zuen arte. 1848. urtean ontziola zeukan hiri txiki bat zen; hiri-izaera 1860. urtean eman zioten, probintziako hiriburu izendatu zutenean. Errumanian 1878. urtean sartu zen, Dobruja osoarekin batera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danubioren deltak lurraldeko eremu gehiena hartzen du; izan ere, gaur egun Europako Biosfera erreserba handiena da: hegazti-mota ugari bizi dira bertan, besteak beste.
Arrantza da jarduera-ekonomiko nagusia. Aker ontziolan egiten dute lan hiriko biztanle askok.