Toshiko Mori
Toshiko Mori | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Japonia, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Cooper Union (en) |
Hizkuntzak | japoniera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Toshiko Mori (Kobe, 1951) arkitekto japoniarra da, AEBetan kokatua. New Yorken du bere arkitektura bulegoa: Toshiko Mori Architect, PLLC and Vision Arc, zeinaren sortzaile eta zuzendaria den. Harvard Unibertsitateko Graduate School of Design (GSD) Arkitektura Praktikan Robert P. Hubbard katedraduna ere bada. [1] 1995ean, GSDn katedra eskuratu zuen zuen lehen emakumezko irakasle bihurtu zen. [2]
Estiloa eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mori ezaguna "berrikuntza materiala eta kontzeptu argitasuna" lantzen dituelako bere lanean, kritikatren iritziz. [3] Munduko Ekonomia Foroko Hirien Etorkizunareko Agenda Globaleko kide da Mori, eta arkitektura iraunkorraren inguruko ikerketak zuzendu izan ditu, hirien bizigarritasuna hobetzeko helburuz, eta hiri zerbitzu eraginkorrak sortuz. [4] Mori Architecture For Humanity erakundeko zuzendaritza-batzordean ere badago. Diseinu-berrikuntzara eta komunitatearen parte-hartzera dedikatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da hori. [5]
Bere lan nabarmenen artean, 2015eko kultur gune ekologikoa Senegalgo Sinthian herrian. [6] Eta irudietako beste hauek:
-
Brown Unibertsitateko Pembroke Hall eraikina.
-
34 St-Hudson Yards metro geltokia, sarrera, New York.
-
Novartis enpresaren egoitza, Cambridge, Massachusetts.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Toshiko Mori» artikulutik itzulia izan da, 2022-08-14 data duen 1104271819 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-08-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Toshiko Mori» Faculty Directory (Harvard Graduate School of Design).
- ↑ Zhou, Lulu. «GSD Prof Alleges Discrimination in Department» The Harvard Crimson.
- ↑ Kubo, Michael. (May 2009). «Greatbatch pavilion: Toshiko Mori» Architectural Review 225 (1347): 58–61..
- ↑ «Global Agenda Council on the Future of Cities 2014-2016» World Economic Forum.
- ↑ Architecture For Humanity. .
- ↑ Kwok, Natasha. «toshiko mori's ecological cultural center in senegal set to open» Design Boom.