Torreáguilako erromatar villa
Torreáguilako erromatar villa | |
---|---|
Villaren planoa. | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Badajozko probintzia |
Udalerria | Montijo |
Koordenatuak | 38°52′N 6°36′W / 38.87°N 6.6°W |
Historia | |
Garaia | I. mendean |
Kultura | Erromatarrak |
Metropolia(k) | Augusta Emerita |
Etnia(k) | 500-700 pertsona |
Indusketa | |
Bisitagarria | Bai |
Torreáguilako erromatar villa Badajozko probintziako Barbaño herrian dagoen aztarnategi erromatarra da. Kristo ondorengo lehenengo mendekoa da eta villa bat zen. Erromatarren garaian Lusitania probintzian zegoen, Augusta Emerita hiriburua zen babesean, Guadiana ibaiaren ertzetan. Aztarnategiak ia 30.000 m2 ditu.[1]
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]189 itsaso gaineko metroetan dago eta Guadiana ibaitik 300 metrotara. Villara joateko Montijo-Barbaño errepidea hartu behar da. Errepide horrek aztarnategia bitan banatzen du.
Deskribapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Objetuak eta aztarnategiaren egitura aztertuta, eraikina I. mendearen erdi aldekoa dela pentsatu da. Historikoki villa honek erabilera luzea izan zuen zeren eta VII. mendean oraindik bizirik zegoen; zenbait eraikin geroago ere erabili izan ziren, bestetik.
Ziur aski villa hau soldadu erromatar zahar batena izan zen, ejertzitoa utzi ondoren Augusta Emeritan bizi zena. Orain arte aurkitutako eskeletoen arabera, villan 500-700 pertsona bizi zirela kalkulatu daiteke. Villaren biztanleak etxearen beharren arabera antolatzen ziren, aktibitateen arabera. Kasu honetan alde urbanoa eta larreko aldea bereizi egiten ziren; bigarren horretan zeramika tailerra, bidrio tailerra, baseriko lanak, sotoak, termak, e.a. zeuden, hau da, autohornitzea ziurtatzeko guztia. Alde urbanoan nagusiak bizi ziren.[2]
Villaren aurkikuntza 1984ko martxoan izan zen, laborantza helburuekin lur mugimendu batzuk egiterakoan.