Tomate
Tomate | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Leinua | Solaneae |
Generoa | Solanum |
Espeziea | Solanum lycopersicum Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | tomate eta tomate-zuku |
Polinizatzen du | Augochlora pura, Trigona fulviventris, Xylocopa tabaniformis orpifex, Bombus pascuorum, Bombus sonorus eta Pieris rapae |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Tomatea barazki mota bat da, Solanum lycopersicum, eta landare horren fruitua. Munduko labore garrantzitsuen artean dugu tomatea. Kontsumoaren arabera, bi tomate mota bereiz daitezke: % 75 kontsumo freskorako (entsaladarakoa) eta % 25 industrian prozesatzeko (kontserbak egitekoa).[1][2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiarrek ekarri zuten Europara. Mexikotik Iberiar Penintsulara XVI. mendean iritsi zen. Europan Italian erabili zen lehenengo aldiz jangai gisa 1550. urtearen inguruan. Gatza piper beltza eta olioz lagunduta jaten zen. XX. mendearen ia hasiera arte toki askotan pozoitsua zela kontsideratzen zen, belladonarekin zuen antza zela eta. Horregatik, saltsa moduan hedatu zen lehenik, eta mendeetan ez zen gordinik jateko ohitura sustraitu.[3]
Konposaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere konposaketaren % 92 ura da eta proteinak % 1 soilik. Energia-kopuru txikia du: 100 g-ko 17 kilokaloria. 100 gramo tomatetan, 17 miligramo C bitamina, 1,2 miligramo E bitamina, eta 1.715 mikrogramo karoteno biltzen dira. Likopenoa zelula karotinoide bat da, kolore gorria duen konposatu kimiko bat, karotenoaren antzekoa, tomatearen pigmentu edo klorofilaren barruan dago eta kolore berezia ematen dio.[4] Likopenoa oxidazioaren kontrakoa da. Gorputzean erradikal askeek sortarazten dituzten estres oxidatzaileei aurre egiten die eta, bide batez, zelulak babesten ditu. Hori dela eta, zenbait zientzialarik egiaztatu dutenez Yamamoto jaunak, Japoniako Kobeko Unibertsitatekoak edo Indiako Delhi Berriko Zientzia Medikoko Institutukoak, adibidez tomateak duen likopenoa minbiziari kontra egiteko guztiz ona da.[5]
Laborantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomateak edozein sasoiretan (negutegian) landatzen dira. Nafarroan, 1998an lehenengo bost uzta-makinak erosi baziren ere, egun, industriarako tomatearen biltze lana erabat mekanizatuta dago.
Barietate batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cherry tomatea
- Bertako tomatea
- Adar-tomatea
- Tomate txikia
- Madari-tomatea
- Tomatearen Kalitatezko Eusko Labela.
- Transgeniko tomatea.
- Aretxabaletako tomatea
Sukaldean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geure-geureak diren plater batzuk tomaterik gabe ezingo lirateke prestatu: txipiroiak saltsa beltzean edo zamari erako baratxuria, esaterako. Tomate gordina, tomate-saltsa edo tomate-zukua oso arruntak dira. Oraingo euskal eta Mendebalde guztiko sukaldea tomaterik gabe beste zerbait izango lirateke.
Entsaladaren osagai nagusietakoa da urazarekin batera.
Errekor batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomate landare luzeena 19,8 metro, landare zabalena 85,46 metro koadro, ale gehien batera zituenak 1.355 koxkor; ale gehien eman zituenak 32.194 hazi zituen; ale handienak 5 kiloko pisua zuen; tomate barietate gehien dituen elkarteak 241 ditu.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20110817135628/http://www.basqueresearch.com/tesia_irakurri.asp?Kodea=54&hizk=G&lehiaketa_urtea=2005
- ↑ Madariaga, Ainize. «Historia eta aurkezpena. Tomateari atea nekez ireki zitzaion Euskal Herrian, Mexikotik jin zelarik...» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-11).
- ↑ «Tomatea gordinik, noiztik?» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
- ↑ http://www.argia.com/argia-astekaria/1746/tomatea-minbiziaren-aurka
- ↑ http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2009-10-15/p00002005/Jan_dezagun_tomatea.htm[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Jakoba Errekondo - Mahatsondo zaharrena» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).