Toga-komedia
Toga-komedia edo togazko komedia[1] (latinez: fabula togata) erromatar komedia klasiko mota bat da.
Fabula palliata izeneko greziar komediaren kontrara, togatak jatorri erromatarra zuen, pertsonaia, leku eta ohitura erromatarrak erabiltzen zituelako, eta bere izena, paliatarekin (pallium, greziar janzkera tipikoa, hitzetik ekarria) gertatzen denarekin paraleloan, togari zor zaio, erromatarren berezko janzkera bati.
Bere garaian Titinio bezalako egileei esker, eta batez ere Afranio emankorrari esker, ospea izan zuen arren ez da fabula palliataren maila literarioan hartze. K. a. 218. eta 77. urteen artean, toga-komedia bere urrezko aroa bizi zen. Egun dakiguna, erromatar gramatikoaren lanei esker da, orduko testuak ez baitira gurera ailegatu.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez Royo, M.C. & Ramos Morell, M.L. Literatura Latina. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |