Tisana
Tisana edota belar-ura zenbait belar edo espezia uretan irakinez lortzen diren edariak dira. Fruitu lehor edo deshidratatuei eta azalei ere deritzaie. Ohituraz, sendabelarrak irakiten dira, baina ez beti.
Irakindako ura osasunerako onuragarriak izan daitezkeen belar horien substantzia solubleekin gelditzen da. Gaur egun oso erabiliak dira, mundu osoko kultura eta herri askok mendeetan zehar erabili izan dituzten bezala. Bere ezaugarriak osaketaren araberakoak dira, eta kultura eta herri ezberdinetako aditu eta zientzialariek nahiz gaur egungo zientzialariek ikertu izan dituzte. Gaur egungo farmazia eskoletan, landare askok osasunean dituzten eragin onuragarriak ikertzen dira. Iraganean usadioz tisanetan erabilitako landare askoren printzipio aktiboak gaur egun sintetizatuak eta botika sintetikoei gehituak izan dira, ekoizpen prozesua hobekiago kontrolazeko asmoz.