Edukira joan

Tiberio II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiberio II.a

bizantziar enperadore

574 - 582
Justino II.a - Maurizio
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaTrazia, 520
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla582ko abuztuaren 14a (61/62 urte)
Familia
Aitaezezaguna, Justino II.a
Ezkontidea(k)Ino Anastasia (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaJustinian dynasty (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakgobernadorea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChalcedonian Christianity (en) Itzuli

Find a Grave: 41082144 Edit the value on Wikidata

Flavio Tiberio Konstantino, Tiberio II.a Konstantino edo Tiberio II.a (K.o. 540582ko abuztuaren 14) Bizantziar inperioko agintaria 574 eta 582 urteen artean. 574ean Justino II.ak zesar izendatu zuen Sofia (Bizantzio) bere emaztearen laguntzarekin. 578. urtean lortu zuen boterea bere osotasunean. Bere agintearen azken urteetan gaitz baten batek joa guztiz erotu zen erabakiak Sofiak hartzen zituelarik. Sofiak pertsiarren kontrako gerra eta eztabaida monofisistari aurre egin behar izan zien.

Tronurako bidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Traziar jatorrikoa Tiberio bizantziar armadan gora egin zuen Justino II.aren lagun bihurtu arte. Justiniano I.a hil zenean exkubitoreen (agintariaren elitezko guardia) comes zen eta 565. urteko azaroaren 14 eta 15 arteko gauean jauregi inperiala hartu zuen Justino II.ak tronua lor zezan lehian Justino izeneko beste agintari-gai bat baitzegoen. Inperioko oinordekotza gatazketan eragin handia izan zuten exkubitoreek.

Justino II.aren agintean zehar Tiberio agintariaren lagun izaten jarraitu zuen honen izenean misio ugari burutu zituelarik. 573 urtean abaroen kontrako kanpainan garaitua izan zen. Tiberio Ino izeneko alargun edadetu baten alabarekin ezkontzekotan ibili zen alaba hil zenean bere amarekin, hots Inorekin, ezkondu zen bi alaba eta gazte hil zen seme bat izan zituztelarik.

573. urtean inperioa arrisku bizian zegoen: Italian lombardiarrek Justiniano I.ak birkonkistaturiko lurrak erasotzen zituzten, ekialdean tributuen ordaina ukatzeak Persiaren kontrako gerra ekarri zuen, Hispanian Leovigildok gidaturiko bisigodoek bizantziar eskualdeak konkistatu nahian zebiltzan, abaroak Balkanetan inkurtsioak burutzen zituzten gepidiarrei erreleboa hartuz eta hori gutxi balitz izurri epidemia bat zabaldu zen inperioko lurretan. Justinianok diru gehiegi xahutu zueneko aitzakiarekin Justinok inperioko gastuak murriztu nahian aritu zen. Diru eskasiak armada ahuldu eta aliatu eta federatuen leialtasuna gutxitu zuen.

Azkenean 573. urtean persiarrek Daras konkistatu zutenean, Justino erotu egin zen, aurrerantzean erabakiak hartzeko gaitasuna galduz. Egoera larria zen oso eta Justino II.aren emazte zen Augusta Sofiak 574 urtean Justinok Tiberio zesar izenda zezala lortu zuen. Zenbait iturrien arabera Sofia boterea lortu nahian zebilen eta Tiberio jada ezkondurik zegoela jakin gabe berarekin ezkontzeko asmoa zuela diote.

Sofiak urte beteko bake akordio bat sinatu zuen Persiako Khosro I.a sharekin, 45.000 urrezko sosen truke. Tiberiok 3 urtez luzatu zuen akordioa urtero 30.000 sosen truke nahiz eta Armenia bi akordioetatik kanpo egon. Bakea beraz ez zen osoa.

Tiberio agintari-orde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait gaietan Tiberioren jokaera Justinorenaren kontrakoa izan zen, Justinok ez bezala Tiberiok monofisismoa deuseztatzeari uko egin zion eta ekonomiaren arloan ez zen bere aurrekaria bezala xuhurra izan jendearen begiona lortzearren eta lagunak saritzearren diru asko xahutu zuelarik. Diru publikoarekin obra itzelak burutu zituen besteak beste Konstantinoplako Jauregi Handia. Ogiaren eta ardoaren zergak ezereztu zituen. Persiar eta abaroekin bakea ordainen bidez lortu zuen: abaroei Danubioa defendatzearren urtero 80.000 sos ematen zizkien. Armada osatu zuen gudari berriak erreklutatuz.

Justinoren aurrezte politikak inperioak Justinorekin izandako diru galerak berreskuratzea ahalbidetu zuen, Tiberiok ordea aparteko etekinik lortu gabe bere aurrekariak aurrezturikoa azkar asko xahutu zuen.

Osaturiko armadaren helburua ez zen Persia, Italia baizik. Lombardiarrek italiar penintsularen iparraldearen jabe ziren baina 575. urtean bere azken errege Klefiren erailketaren ostean dukerri ezberdinetan banatu ziren. Lonbardiarrak banaturik iraun artean Tiberiok penintsula osoaren kontrola lortzeko aukera zuela pentsatu zuen eta hala Baduario jenerala bidali zuen (Justino II.aren suia). 576. urtean lonbardiarrek bizantziarrak garaitu eta Baduario batailan hil zuten bizantzioren asmoak zapuztuz.

Militarki garaipena lortu ez zuenez 200.000 solido xahutu zituen eroskeri bidez dukerrien arteko ika-mikak mantentzeko, alferrik xahutu ere azkenean 584. urtean Autario erregearen buruzagitzapean berriro batu baitziren.

Lonbardiarren garaipena gutxi balitz, ekialdean persiarrek, Italiara bidalitako gudarien gabeziaz baliatuz, Armenia eraso zuten Sebastea eta Melitene hiriak hartu zituztelarik. Hala ere, Justiniano jeneralak, ekialdeko armaden buruzagiak, persiarrek atzera egin zezaten lortu zuen. 577. urtean persiarrek berriro ekin zioten erasoari handik gutxira hil zen Justiniano garaituz. Exkubitoreen comes zen Mauriziok ordeztu zuen Justiniano. 578. urtean persiarrek, Bizantziorekin sinaturiko bake akordioak zehazten zituen hiru urteak igaro baino pixka bat lehenago, Mesopotamia inbaditu zuten. Mauriziok kontraerasoari ekin zion eta Aphumon eta Singara hartu zituen.

578. urtean Tiberio Justino II.arekin batera agintari izendatua izan zen, handik egun gutxira urte hartako urrian Justino II.a hil egin zen Tiberio agintari bakar bihurtuz eta Tiberio II.a izango zuen agintari izena. Izendapena ospatzeko zergak laurdena beheratu zituen zenbait iturriren arabera.

Agintearen hasieratik Sofia Justino II.aren alargunaren eta Tiberioren arteko ika-mikak izan ziren inperioa kontrolatzeko. Sofiak botere handia izan zuen Justino ezindurik egon zen aldian eta ez zuen begi onez ikusten Tiberiok lorturiko boterea. Alargunak Tiberioren emazte Ino eta bere alabak Jauregi Inperialean bizitzea eragotzi zuen eta Hormisdaseko Jauregira joan behar izan ziren. Sofia Ino gortetik kanpo utzi nahian zebilen Tiberiok utzi eta berarekin ezkon zedin ahaleginetan baitzebilen. Sofiaren presioaren ondorioz Inok Konstantinoplatik kanpora joan zen, baina hala ere Tiberiok ez zuen sekula emaztea utzi.

Denbora joan ahala, Tiberio ospetsu egin zen jende artean, diru asko kosta bazitzaion ere, eta Sofiak gortearengan zuen eragina geroz eta murritzagoa zen. Sofiak Tiberio erailtzeko konspirazio bat asmatu zuen Justinoren lehengusu zen Justiniano tronuratzeko. Justinianoren konfesioak Sofiaren planak zapuztu zituen, hala ere ez zuen zigorrik jaso. Hainbestekoa zen Sofiaren boterea zeren Ino azkenean Anastasia izenpean enperatriz koroatu zutenean ezin izan zuten ospakizun handirik egin. Zenbait iturriren arabera, Sofiak bere boterea ahultzen zihoala ikusi zuenean, bere jauregira erretiratu zen, hots Sofiaren Jauregira.

Tiberio oso agintari ospetsua izan zen jendeak estima handia ziolarik: probintzietako gobernuetako kudeaketa arindu zuen; monofisismoa deuseztatzeari uko egin zion; Senatuaren eta alderdi Orlegiaren eta Urdinaren boterea hazi egin zen; 15.000 barbaroek osaturiko elitezko armadako unitate berri bat sortu zuen ostera, Guardia Baregoa izenez ezaguna.

Mauriziok ekialdean zenbait arrakasta lortzen zuen artean Tiberiok Justinianoren inperio erromatarra berriro batzeko helburuari (renovatio imperii) ekin zion Italia, Hispania eta Afrika iparraldean baliabide kopuru ikaragarria xahutu zuen. Afrika iparraldean Altabako erresuma erromatarra konkistatu zuen.

Abaroek Tiberio inperioa berreraikitzeko ahaleginetan zebilela ikusiz 580. urtean Danubioko muga eraso zuten, eslaviar eta beste tribu barbaroek etengabe erasotako muga. Garaipenak lortu arren Pertsiako gudak luzera joko zuelakoan Tiberiok abaroen eskaerei amore eman behar izan zien 582. urtean setiaturiko Sirmiumgo hiria eta azken hiru urteetan Danubioko muga zaintzeagatik 240.000 solido eman zizkielarik. Beste eraso batzuetan eslaviarrak Tesalia eta Traziaraino iritsi ziren.

582. urtean Tiberio gaitz batek jo zuen. Artean ez zuen seme gizonezkorik eta oinordekotzaren ika-mika hasi zen. Maurizio eta Germaniko zesar izendatu zituen nahiz ete azkenean Tiberio hil baino egun bat lehenago Maurizio soilik izan zen Augusto koroatua. 582. urteko abuztuaren 14ean Tiberio hil egin zen 42 urte zituela. Zenbait iturrik pozoitutako masustak jateagatik hil zela diote. Oinordekoa hautatzerakoan Sofiak zerikusirik izan ote zuen ez dago argi. Maurizio Konstantina Tiberioren alabarekin ezkondu zen. Kapadoziar jatorriko Mauriziok persiarrekin bakea sinatzea lortu zuen, kudeatzaile trebea izan zelarik.


Aurrekoa
Justino II.a
Bizantziar agintaria
578 -582
Ondorengoa
Maurizio
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiberio II.a Aldatu lotura Wikidatan