Tiamazol
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tiamazol | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H6N2S |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Mota | konposatu heterozikliko |
Ezaugarriak | |
Fusio-puntua | 146 °C 145,5 °C |
Masa molekularra | 114,025 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Felimazole (en) eta Tapazole (en) |
Tratatzen du | golo, hipertiroidismo eta thyroid crisis (en) |
Elkarrekintza | Thyroid peroxidase (en) |
Rola | protein synthesis inhibitor (en) , antithyroid agents (en) eta developmental toxicant (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | PMRYVIKBURPHAH-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 60-56-0 |
ChemSpider | 1131173 |
PubChem | 1349907 |
Reaxys | 108646 |
Gmelin | 50673 |
ChEMBL | CHEMBL1515 |
RTECS zenbakia | NI8615000 |
DSSTox zenbakia | NI8615000 |
EC zenbakia | 200-482-4 |
ECHA | 100.000.439 |
MeSH | D008713 |
RxNorm | 6835 |
Human Metabolome Database | HMDB0014901 |
UNII | 554Z48XN5E |
NDF-RT | N0000145822 |
KEGG | C07190 |
PDB Ligand | MMZ |
Tiamazola[1] edo metimazola tioamiden taldeko sendagai antitiroideoa da,[2] hipertiroidismoaren tratamenduan erabiltzen dutena. Batzuetan tiroide guruinaren kirurgia egin aurretik ematen dute,[3] hormona tiroideoaren mailak minimizatzeko eta guruinaren manipulazioaren ondorioak minimizatzeko.
Ekintza-mekanismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metimazolak tiroperoxidasa entzimaren ekintza inhibitzen du: iodoa tiroglobulinari lotzekoa, tiroxinaren sintesian beharrezkoa den urratsa. Ekintza CXCL10 lotugaiaren bidez gertatzen da, giza zelula tiroideetako zelula mintzari lotutako kimiozinaren bidez.[4] Ez du inhibitzen zelula folikularren mintz basalean kokatutako sodioaren mendeko garraiatzailearen ekintza. Urrats horren inhibizioak anioien inhibizio lehiakorra eskatzen du, hala nola perkloratoa eta tiozianatoa.
Metimazolak urdaileko ondoeza eragin dezake; beraz, elikagaiekin edo esnearekin hartzea gomendatzen dute.[3]
Albo-ondorio kaltegarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albo-ondorio kaltegarri ohikoenen artean (pazienteen % 10-15) artralgiak, artritisa, sukarra, sabeleko mina, gorakoak, goragalea, negelak edo pruritoa nabarmentzen dira. Erreakzio larrienen artean hepatotoxikotasuna, agranulozitosia eta baskulitisa daude (PTUren kasuan baino gutxiagotan). Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak tiamazol sendagaiaren erabilerari lotutako pankreatitis akutuaren kasuei buruz ohartarazteko informazio-ohar bat igorri zuen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) Nakamura H, Noh JY, Itoh K, Fukata S, Miyauchi A, Hamada N. (2007ko ekaina). «Comparison of methimazole and propylthiouracil in patients with hyperthyroidism caused by Graves' disease» The Journal of clinical endocrinology and metabolism 92 (6): 2157–62. doi: . PMID 17389704..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Metimazol» MedlinePlus 2009ko iraila.
- ↑ (Ingelesez) Crescioli C, Cosmi L, Borgogni E, et al.. (2007ko urria). «Methimazole inhibits CXC chemokine ligand 10 secretion in human thyrocytes» J. Endocrinol. 195 (1): 145–55. doi: . PMID 17911406..
- ↑ https://www.aemps.gob.es/informa/notasInformativas/medicamentosUsoHumano/seguridad/2019/NI_MUH_FV-1-2019-carbimazol-tiamazol.htm
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |