Thorbjørn Jagland
Itxura
Thorbjørn Jagland (Drammen, 1950eko azaroaren 5a) norvegiar politikaria da. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1996tik 1097ra.
Alderdi Laboristako kidea da eta 1996ko maiatzean lehen ministro izendatu zuten. Bere gobernuak urtebete baino gutxiago iraun zuen 1997ko hauteskundeetan gehiengo nahikorik lortu ez zuelako. Ondoren, Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 2000tik 2001era, Stortingeko presidentea 2005etik 2009ra, eta Europako Kontseiluko idazkari nagusia 2009tik 2019ra. 2009 eta 2015 artean Nobel Sariaren Batzordeko buru izan zen.