The Grapes of Wrath
The Grapes of Wrath | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | John Steinbeck (1939) |
Argitaratze-data | 1939ko apirilaren 14a eta 1939 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Grapes of Wrath |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 619 |
Sariak | Fikziozko Pulitzer saria National Book Award |
Euskaraz | |
Izenburua | Suminaren mahatsak |
The Grapes of Wrath (euskaraz: "Suminaren mahatsak"[1]) John Steinbeckek idatzitako eleberria da, 1939an argitaratu zena. Eleberri honekin, Steinbeckek National Book Award-a eta Fikziozko Pulitzer saria irabazi zituen. Gainera, eleberria behin baino gehiagotan aipatu zen egileak 1962an Literaturako Nobel Saria irabazi zuenean.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Depresio Handian kokatua, eleberriak Joad familiaren istorioa kontatzen du. Familia, nekazari maizterrak izaki, Oklahomako etxetik kanporatua da, sikateak, egoera ekonomiko larriak eta nekazaritza eta finantza industrietan egondako aldaketek eraginda. Egoerak bultzatuta, familiak Kaliforniarantz egiten du bidea. Haiekin batera, egoera berean dauden beste milaka pertsona, "Okieak", ere badoaz lan, lur, duintasun eta etorkizun baten bila.
1940ean eleberrian oinarritutako filma ere egin zen, John Fordek zuzendu eta Henry Fonda aktoreak antzeztu zuelarik.
Pasartea. Oparotasun naturala eta herriaren miseria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Hondamena Estatuan (Kalifornia, 1930...) zabaltzen ari da, eta (frutaren) usain gozoa lurraren min handi bat da. Gizakiek zuhaitzak txertatu eta haziak emankor egin eta produktuak hobe ditzakete, baina ezin dute modua aurkitu goseak daudenek produzitutakoa jan dezaten. Gizakiek fruitu berriak sortu ditute munduan, baina ezin dute sistema bat sortu jan ahal izateko. Eta porrot hori hondamendi handitzat erortzen da Estatuaren gainean (...).
Ustel kiratsak herria betetzen du.
Kafea itsasontzietan erregaitzat erretzen da. Artoa berotasuna lortzeko erretzen da. Patatak ibaietara botatzen dira, eta ertzetan guardiak jartzen dira gose direnek atera ez ditzaten. Txerriak txikitu eta lurperatu egiten dira, eta ustela lurrean sakon sartzen da.
Izenik ere ez duen krimena da hau.
Hemen sufrimendu handia dago, eta ez da nahikoa negarraren bitartez erakustea. Arrakasta guztiak indargabetzen dituen porrota dago hemen. Lur emankorra, enbor gogorreko eta fruta helduz beteriko zuhaitz sendo ilara amaiezinak. Eta haurrak pelagraz hiltzen dira laranja bakoitzak irabazia eragin behar duelako. Eta auzitegi sendagileek agirietan esan behar dute "desnutrizioagatik hila"; elikagaiak usteldu egin behar zuelako, usteltzen behartu zutelako (...), eta jendearen begietan porrota ageri da eta gose direnen begietan sumin gero eta handiagoa dago. Euren arimetan suminaren mahatsak handitzen eta hazten doaz eta egunen batean etorriko da mahats bilketa,"