The General (1926ko filma)
The General (1926ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1926 |
Izenburua | The General |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | romantic comedy film (en) eta gerra-filma |
Iraupena | 75 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Honen parte da | National Film Registry (en) |
Grabazio lekua(k) | Santa Monica eta Cottage Grove |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Buster Keaton Clyde Bruckman (en) |
Gidoigilea(k) | Al Boasberg (en) Paul Girard Smith Clyde Bruckman (en) Charles Henry Smith William Pittenger (en) Buster Keaton |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Buster Keaton Joseph M. Schenck |
Edizioa | Buster Keaton Sherman Kell (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carl Davis |
Argazki-zuzendaria | Devereux Jennings (en) Bert Haines (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tennessee |
Argumentu nagusia | Trena |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
- Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The General (1998ko filma)».
The General (euskaraz Jenerala edota Jeneraleko makinista) 1926ko Clyde Bruckman eta Buster Keaton estatubatuar zinema zuzendarien film komiko mutua da. William Pittenger idazlearen The Great Locomotive Chase ("Tren Jarraipen Handia") eleberrian oinarritua dago.
Jenerala izenburuak AEBtako Union General tren konpainia eta filma honetan agertzen den izen berdineko burdinbidearen aipamena da.
Filmaren argazkigintza bikaina eta eszena guztien prestaketa xehetasunez gauzatua izanik, komedia, amodioa eta poesiaz beteriko zinta osatu zuen, gaur egun filma klasikoa delarik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Johnny Gray (Buster Keaton) AEBtako Hegoaldeko estatu batean tren makinista gisa jardun ohi duen gizona da, bi bihotzeko azukre koskor dituelarik: Anabelle Lee (Marion Mack) neskalaguna eta burdinbidea (The General). 1861an AEBtako Gerra Zibila piztean Johnnyk Gudaroste Konfederatuan izen ematen saiatuko da, baina gudaroste konfederatuak frontearen atzealdean lanean ipinita lan baliotsuagoa egingo duela uste du. Halere, Anabellek Johnny koldar hutsa dela pentsatuz mutil-laguna utzi egingo du. Iparraldeko infiltratu komando batek "The General" burdinbidea lapurtu eta Anabelle bahituko du. orduan makinistak neska-lagunari bere benetako kemena erakusteko asmoz, beste burdinbide batera igo eta hura gidatuz yankeeak jarraitu eta bere bi bihotzeko azukre koskorren bila abiatuko da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Buster Keaton: Johnnie Gray
- Marion Mack: Annabelle Lee
- Glen Cavender: Anderson kapitaina
- Jim Farley: Thatcher jenerala
- Frederick Vroom: Jeneral konfederatua
- Charles Henry Smith: Annabellen aita
- Frank Barnes: Annabellen anaia
- Joe Keaton: Union General
- Mike Donlin: Union General
- Tom Nawn: Union General
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1926ko filmak
- Buster Keatonek zuzendutako filmak
- Paul Girard Smithek idatzitako filmak
- Charles Henry Smithek idatzitako filmak
- Buster Keatonek idatzitako filmak
- Buster Keatonek antzeztutako filmak
- Marion Mackek antzeztutako filmak
- Charles Henry Smithek antzeztutako filmak
- Joe Keatonek antzeztutako filmak
- Glen Cavenderrek antzeztutako filmak
- Edward Hearnek antzeztutako filmak
- Al St. Johnek antzeztutako filmak
- Boris Karloffek antzeztutako filmak
- James Farleyk antzeztutako filmak
- Buster Keatonek ekoitzitako filmak
- Joseph M. Schenckek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako film mutuak
- Umorezko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Burdinbideei buruzko filmak
- Western filmak
- Amodiozko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Georgian (AEB) girotutako filmak
- Tennesseen girotutako filmak