The Deer Hunter
The Deer Hunter (euskaraz Orein Ehiztaria) 1978an Michael Cimino estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta drama filma da. Robert De Niro, John Cazale, John Savage, Christopher Walken, Meryl Streep eta George Dzundza aktoreek antzeztu zuten.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Michael "Mike" Vronsky (Robert De Niro), Nikanor "Nick" Chevotarevich (Christopher Walken) eta Steven Pushkov (John Savage) errusiar-estatubatuarrak eta Stan (John Cazale) eta John Welsh (George Dzundza) Pensilvaniako herri txiki batetako altzairutegi batean lan egiten duten bost adiskide dira. Aisialdia Peter "Axel" Axelrod (Chuck Aspegren) tabernari eta adiskidearen tabernan edanean eta mendira oreinak ehizatzera joanez igarotzen dute.
Mike, Nick eta Steven Vietnamgo Gerrara borrokatzera joateko dei egin dietenean, adiskide taldearen eguneroko bizitza guztiz aldatu da.
Jada Vietnamen daudela, vietcongeko gerrilariek hiru lagunak atzeman dituzte eta egoera latzean preso gorde, tartean errusiar erruletan jolastera derrigortuz. Ihes egitea lortzen dutenean, Michael eta Steven, AEBetara itzuli dira, baina Nick Saigonera itzuli da, preso garaian behartuta jokatu behar izan zuen joko hilgarriaz bere bizimodua eginez.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzezlea | Pertsonaia |
---|---|
Robert De Niro | Michael "Mike" Vronsky |
John Cazale | Stanley edo "Stosh" |
John Savage | Steven Pushkov |
Christopher Walken | Nikanor "Nick" Chevotarevich |
Meryl Streep | Linda |
George Dzundza | John Welch |
Chuck Aspegren | Peter "Axel" Axelrod |
Shirley Stoler | Stevenen ama |
Rutanya Alda | Angela Ludhjduravic-Pushkov |
Pierre Segiu | Julién Grinda |
Amy Wright | Andregaia |
Richard Kuss | Lindaren aita |
Joe Grifasi | Taldearen buruzagia |
Kategoria | Pertsona | Emaitza |
---|---|---|
Filme onena | Irabazlea | |
Zuzendari onena | Michael Cimino | Irabazlea |
Aktore onena | Robert de Niro | Izendatua |
Bigarren mailako aktore onena | Christopher Walken | Irabazlea |
Bigarren mailako aktoresa onena | Meryl Streep | Izendatua |
Muntatze onena | Peter Zinner | Irabazlea |
Jatorrizko gidoi onena | Michael Cimino Deric Washburn Louis Garfinkle Quinn K. Redeker |
Izendatua |
Argazkigintza onena | Vilmos Zsigmond | Izendatua |
Soinu onena | C. Darin Knight William L. McCaughey Richard Portman Aaron Rochin |
Irabazlea |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978ko filmak
- Michael Ciminok zuzendutako filmak
- Michael Ciminok idatzitako filmak
- Robert De Nirok antzeztutako filmak
- Christopher Walkenek antzeztutako filmak
- John Savagek antzeztutako filmak
- John Cazalek antzeztutako filmak
- Meryl Streepek antzeztutako filmak
- George Dzundzak antzeztutako filmak
- Amy Wrightek antzeztutako filmak
- Joe Grifasik antzeztutako filmak
- Shirley Stolerrek antzeztutako filmak
- Rutanya Aldak antzeztutako filmak
- Paul D'Amatok antzeztutako filmak
- Michael Deeleyk ekoitzitako filmak
- Michael Ciminok ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Vietnamgo Gerrari buruzko filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Film onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Zuzendari onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Muntatze onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Drama filmak
- Ehiztariei buruzko filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Kultuzko filmak