Teutoburg basoa
Teutoburg basoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Barnacken (en) |
Garaiera | 281 m |
Mota | erdi-mailako mendi eta baso |
Luzera | 80 km |
Zabalera | 10 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°53′44″N 8°48′49″E / 51.895555555556°N 8.8136111111111°E |
Mendikatea | Lower Saxon Hills (en) |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Saxonia Beherea |
Teutoburg basoa (alemanez: Teutoburger Wald) Alemaniako Saxonia Beherea eta batez ere Ipar Renania-Westfalia estatuen artean zabaltzen den baso eremua da. XIX menderarte Osning izenaz ezagutzen zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horn-Bad Meinberg, Bielefeld, Osnabrück eta Ibbenbüren eskualdeek inguratzen dute basoa. Bielefeld kokaturik dagoen ibarrak gainera bitan banatzen du, iparraldeko Teutoburg basoa eta hegoaldeko Teutoburg basoa eratuz. Hegoaldeko punturik altuena Velmerstot (468 m) da eta iparraldekoa aldiz Dörenberg (331 m).
Hidrografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdean Weser ibaiak zeharkatzen du basoa, iparralderanzko bidean. Bestetik aipatzekoa da Ems ibaia ere Teutoburg basoaren hegoaldean sortzen dela.
Parke naturalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi eremu babestu dira Teutoburg basoan, biak ere "Parke Natural" izendatu direlarik:
- TERRA.vita Parke Naturala: Izen osoa Naturpark Nördlicher Teutoburger Wald-Wiehengebirge da. Basoaren iparraldea eta Wiehengebirge mendilerroa hartzen dituen parkea da, Osnabrück izanik bertako herri handiena.
- Eggegebirge Parke Naturala (Naturpark Eggegebirge): Basoaren hegoaldea hartzen du, Bielefeld eta Diemeltal herrien arteko eremua.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendeetan zehar pentsatu izan da bertan gertatu zela K.o. 9 urtean erromatarrek eta germaniarrek izan zuten Teutoburgoko oihaneko gudua famatua, baina indusketa berriek Osnabrücketik iparraldera gertatu zela erakutsi dute. Bertan Arminioren germaniarrek Publio Kintilio Varoren erromatarren hiru legio txikitu zituzten.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez) Teutoburg basoaren webgunea
- (Ingelesez) (Alemanez) TERRA.vita Parke naturalaren webgunea
- (Ingelesez) (Alemanez) Eggegebirge Parke naturalaren webgunea