Edukira joan

Tekila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tekila
edari destilatu
MaterialakAgave tequilana
Historia
JatorriaMexiko
Honen izena duTequila

Tekila (gaztelaniaz: tequila) Mexiko herrialdeko Jalisco estatuko Tequila udalerrian ekoizten duten alkoholdun edaria da. Bere osagai nagusia jatorria Mexikon duen agave landarea da. Kaktusaren bihotzaren zuku hartzitu eta ondoren destilatutatik eratorritako edaria da eta Mexikoko edari nazionala da. Agabearekin egindako pattar guziei "mezcal" deitzen zaie. Jalisko estatuko Tekila hirian jarri ziren lehen destilazio zentroak, horregatik agabetik eratorritako pattarra Tekila izenaz ezagutzen da mundu guzian.

Tekilaren produkziorako Jalisko, Nayarit, Guanajuato, Michoacán eta Tamaulipas estatu agabeak erabili behar dira. Berez, Tekila estatu hauen barruan ekoitzitakoei bakarrik deitzerik dago.

Tekilaren elaborazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agabearen landareak 10 urte dituenean, orriak moztu eta bihotzak bildu egiten dira. Normalean 25-30 kg pisatzen dute.

Destilategira eraman eta agabe bihotza moztu eta birrindu egiten da. Legamia gehitu ondoren 2 egunez hartzitzen usten da, modu honetara ardo agabea lortuz. % 10-12 alkohol-graduazioa izanen du ardo honek. Salda hau destilatu egiten da % 65 lortu arte.

  • Zuria edo zilar tekila: Tekila gaztea.
  • Tekila gaztea edo goxoa: Tekila gaztea atseden hartutako tekila nahasia.
  • Atseden emandakoa: Haritz-gorri upeletan 3 hilabetez zahartutakoa.
  • Urteko tekila: Haritz-gorri upeletan urtebetez zahartutakoa.
  • Zahartutako tekila: Gutxienez 3 urtez haritz-gorri upeletan zahartutakoa.

Tekilaren zerbitzua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko tekila 3 modutara hartzeko ohitura dago:

  • Sangria (laranja zukua, txilea, espeziak, ozpina eta ura) batekin lagundurik.
  • Garagardoarekin bakoitza bere aldetik, edo nahasirik.
  • Limoi eta gatza hartuz trago bakoitzean.

Tekila oinarri izanda prestatzen diren koktelak:

  • Sunrise koktela.
  • Margarita koktela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Garcia Oritz. Garcia Ortiz. Gil Maula., Francisco Pedro Pablo Mario. (2012). OPERACIONES BÁSICAS Y SERVICOS EN BAR Y CAFETERÍA. Paraninfo ISBN 9788428327534..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.