Susan L. Graham
Itxura
Susan Lois Graham (New York, 1942ko irailaren 16a) estatubatuar informatikaria da.
Heziketa eta karrera profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Susan L. Graham teoriazko informatikoa da, eta Kaliforniako Unibertsitatean irakasle bezala lan egin du, Ingenieritza Elektrikoko eta Informatika Departamentuko Konputazio-Zientzien Dibisioan.
Graham-en ikerketak honako gai hauek hartzen ditu:
- Harmonia - Lengoaian oinarritutako framework bat software interaktibo baten garapenarako.
- Titanium - Programazio paraleloko lengoaia, konpiladore eta denbora errealeko sistema Java lengoaian oinarrituta.
- Graham ACM Transactions on Programming Languages and Systems aldizkariko editorea izan zen. 1968tik, Graham dozenaka artikulu argitaratu ditu, hitzaldiak eman eta konputazio-lengoaia, konpiladore eta programazio-ingurunei buruz argitaratu ere egin du.
- Zientziari eta teknologiari buruzko aholkularien Kontseiluko kidea da AEBn.
- Hardvard Unibertsitatearekin harreman estua izan du, eta 2011n Hardvard Korporazioan sartu zen.
Ohoreak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1993an National Academy of Engineering kide gisa aukeratu zuten.
- 1994tik Association for Computing Machinery elkarteko kidea da. Beste elkarte hauetakoa ere bai: American Association for the Advancement of Science[1], American Academy of Arts and Sciences[2] eta National Academy of Engineering[3].
- 2009an John von Neumann dominarekin sarituta izan zen Graham, Informatikako sari garrantzitsu bat 1992tik urtero ematen dena .
- 2011ko irailaren 29an iragarri zen ACM-IEEE-CS Ken Kennedy Award[4] saria jasotzeko aukeratua izan zela, azaroaren 25ean Seattle-en, non konputazioko nazioarteko konferentzia egin zen, SC11[5].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graham Michael A. Harrison[6] irakaslearekin ezkonduta dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «AAAS Home | American Association for the Advancement of Science» www.aaas.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) «American Academy of Arts and Sciences» www.amacad.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ «Home» NAE Website (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Ken Kennedy Award. 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) ACM/IEEE Supercomputing Conference. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ (Ingelesez) Michael A. Harrison. 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).