Edukira joan

Stop Ecocide International

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stop Ecocide International
Datuak
Motafundazioa
Historia
Sorrera2019ko azaroaren 28a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: EcocideLaw Twitter: EcocideLaw Instagram: ecocidelaw Edit the value on Wikidata
Gerrak inpaktu handia du ingurumenean.
Sute erraldoiak. Argazkian Amazonian eragindako suteak.

Stop Ecocide International, baita ere SEI, nazioarteko erakundea da. Nazioarteko Ekozidioa Gelditu erakundeak ekozidioa nazioarteko delitu gisa aitortzea bilatzen du eta, horrekin batera, praktika suntsitzaileak desagerraraztea, funtsezko ekosistemak babesteko eta sistemak era positiboaz aldatzeko.[1] Ekozidioa ingurumenean edo ekosistema batean gizakiak edo beste espezie batek sorrarazitako kalte larria da, hango izaki bizidunen biziraupena arriskuan jarri eta ingurumena guztiz suntsitzera ere hel daitekeena.[2] Erakundeak lanean jarri nahi du abokatuen, diplomatikoen eta gizarte zibilaren sektore guztiak ekozidioa nazioarteko delitua onartua izan dadin. Erakundearekin lotuta Stop Ecocide Foundation dago, azken hau dirua biltzeko asmoarekin.

Historia eta antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stop Ecocidio International 2017an sortu zuen Polly Higgins abokatuak (1968-2019). Jojo Mehta egungo zuzendari exekutiboa da. Pollyk Ekocidio-ren definizio bat aurkeztu zion Nazio Batuen Batzorde Juridikoari 2010ean, honako hau zioena: "Ekozidioa lurralde jakin bateko ekosistemak galtzea, kaltetzea edo suntsitzea da, eta, beraz, biztanleen gozamen baketsua oso murriztua izan da edo izango da". Definizio hori aipatu zuen Frantzisko aita santuak ekozidioa krimen bihurtzeko egindako deian (2019ko azaroa).

Kanpaina mundu osoan ezagunagoa izaten hasi zenean, Polly oso gaixo zegoen azkar zabaltzen ari zitzaion minbiziak jota. Sufrimendurik gabe hil zen 2019ko apirilaren 21ean. Bere adorea, erabakitasuna eta positibotasuna bere horretan mantendu ziren amaierara arte, eta bizi izan zen ekintzaile klimatikoen mugimendu gero eta handiagoek ekozidio legerako deia egiten zutela ikusteko.

SEI munduko mugimendu hazkorraren indar bultzatzailea eta komunikazio-zentroa da, ekozidioa nazioarteko krimen bihurtzeko. Horretarako laguntza globala aktibatzea eta garatzea da bere lan nagusia. Horretarako, diplomazialariekin, politikariekin, abokatuekin, enpresa-buruekin, GKEekin, talde indigena eta erlijiosoekin, eragin handiko pertsonekin, aditu akademikoekin, gizarte-mugimenduekin eta partikularrekin lan egiten dute. Nazioarteko talde nagusia munduko toki askotan dago, eta Erresuma Batutik Stop Ecocidio International Ltd-ek kudeatzen da.[3]

Hiru dira nagusiak:[4]

  • Ekozidioa nazioarteko delitu gisa aitortzea Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegian. Asmoa da ekozidioa bosgarren delitu gisa Nazioarteko zigor auzitegiaren Erromako estatutuan sartzea.[5]
  • Ekozidioa nazio- eta eskualde-mailako delitutzat hartzea eta ekozidioa zigortzen duen legedi guztiaren ezarpen eraginkorra behatzea zein kontrolatzea.
  • Erlazionatuta dauden edo aurreko bi helburuak lortzeko egokiak izan daitezkeen ekintza guztiak gauzatzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]