Edukira joan

Stephanie Kwolek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Stephanie Kwolek

Bizitza
JaiotzaNew Kensington1923ko uztailaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Polonia
HeriotzaWilmington2014ko ekainaren 18a (90 urte)
Hezkuntza
HeziketaMargaret Morrison Carnegie College (en) Itzuli
Carnegie Mellon Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)DuPont (1802–2017)  (1946 -  1986)
Jasotako sariak
KidetzaIngeniaritzako Akademia Nazionala

Find a Grave: 131603223 Edit the value on Wikidata

Stephanie Kwolek (New Kensington, 1923ko uztailaren 31Wilmington, 2014ko ekainaren 18a)[1] poloniar-estatubatuar kimikaria izan zen. Poliparafenileno tereftalamida asmatu zuen, Kevlar bezala ezaguna dena. Erresistentzia handiko zuntz, urrezko kolore, eta altzairua baino bost aldiz indartsuagoa dena. Gaur egun, balen aurkako txalekoen fabrikaziorako erabiltzen dute.[2][3]

Stephanie Kwolek New Kensingtonen jaio zen, Pittsburgh-etik gertu dagoen hiri batean. Poloniako etorkinen alaba zen; aitari esker, naturalista, zientziarekiko grina piztu zitzaion, eta amari esker, moda eta zuntzekiko grina. [4] Aita, fundizioko langilea, 10 urte zituenean hil zen. Amak bakarrik hazi zuen. Txikitatik natur zientzietan gaitasuna erakutsi zuen, nahiz eta pentsatu diseinatzailea izango zela. Bere matematika eta zientzia klaseak maitatzen zituen, beraz zientzak ikasi zituen. Horrek atea zabaldu zion Carniegie Institute of Technology-n sartzeko (orain Carnegie Mellon University). Kimiketan graduatu egin zen B.S. Bachelor of Science batekin 1946-garren urtean. Berehala hasi zen lan egiten kimikaren adar industrialetan arduratzen den empresa batean: E. I. Du Pont Nemours-en eta Enpresa DuPont, Buffalon, New York. Lau urte igaro ondoren Wilmington-era, Delaware transferitu zuten ikerketa laborategi batera, bertan enpresa bereko zuntzak ikertzeko.[2]

Ehun-zuntzak ikertzeko laborategian garatu zuen bere ibilbidearen zati handi bat, eta bertan egin zuen aurkikuntza handia 1965ean, 42 urte zituela. Garai hartan, bere lana zuntz sintetiko berriak eta tenperatura baxuetan polikondentsatzeko prozesu berriak aurkitzea zen, muturreko baldintzei aurre egiteko gai ziren material berriak lortzeko. Nylona baino gogorragoa zen zuntz bat lortzea zen asmoa, pneumatikoetan erabil zitekeena. Kwolek temperatura baxuko polimeroekin lan egiten zuen, hauek desegitean zuntz meheetan bihurtu ahal direlako. 1965-an aurkitu zen polimero likido hori, Kevlar® izenekoa, eta 1971-n patentea jaso zuen: kristal likido polimero haren kate polimerikoak ohiz kanpoko gogortasun eta erresistentziako hariak eratzeko moduan orientatzen ziren. Aurkikuntza hura hasiera besterik ez zen izan. Ondorengo saiakuntzek erakutsi zuten material berri hura are gogorragoa zela berotzen zenean. Talde oso bat material berri horretan lanean jarri ondoren, DuPontek Kevlar ® merkaturatzen hasi zen 1972an. Ezustean, Stephaniek itxuraz produktu akastun bat iruten tematu zenean, enpresak bere produktu izarretako bat patentatu zuen.[4]

Lortzen ditudan emaitzak guztiz onak ez badira ere, ez dut ateratzen dena botatzen, probak egiten jarraitzen dut, ea zerbait ateratzea lortzen dudan ikusteko borrokan jarraitzen dut. (Stephanie Kwolek)[4]

Stephanie Dupont Company and the National Research Council of the National Academy of Sciences (NAS)-en lan egiten jarraitu zuen, bere erretiroa 1986an iritsi arren. Bere karrera lorpenez beteta zegoen, horien artean, 17 patente eta sari ugari, besteak beste; American Chemical Society-rren American Chemical Society (ACS) argitalpena, DSc. bat Worcester Institutu Politeknikoarena 1981ean eta merezimendu onarpena Carnegie-Mellon Unibertsitateko ikasle elkartetik.

Bere aurkikuntza handia izan arren, Kwolek, onartzen zuen bere bidea biokimika izan litzatekeela, bizitza gehiago salbatu nahaian, nahiz eta bere Kevlar® asmakuntza bizitza asko salbatu izana. Azken urteetan, bere gogoko zaletasunak gozatu zuen: jostea eta lorezaintza.

Stephanie, polimeroarekin lan egiten zegoen eta emaitzak ailegatu zirenean pentsatu egin zuen gaizki zeudela, hau izan zen elementu gehienak likatsuak zirelako eta Kevlar® kristalinoa delako. Horregatik Kwolek hasieran pentsatu zuen aurkikuntza hori oker zegoela. Kekvaren lehenengo erabilerak neumatikoentzarako ziren, momento horretan material erresistentzia handiekin bilatzen hari zirelako. Gaur egun, espaziorako artituluen diseinurako, itsaspeko kableak, kaskoak eta autoa balaztentzarako erabiltzen da. Horrez gain, erabilera ohikoena polizia eta militarrak mundo osoan erabilitako balen aurkako txalekoena da. Horrez gain, erabilera ohikoena polizia eta militarrak mundu osoan erabilitako balen aurkako txalekoa da.

Jende askok lan egiten du bere bizitza osoan eta ez du lortzen gainerakoei mesede egingo dien aurkikuntzarik egitea. Ez dut uste ezer pozgarriagorik dagoenik norbaiti bizia salbatzea baino.(Stephanie Kwolek)[4]

Kwolek material askoren garapenean parte hartu zuen, baina bere lorpen nagusia, zalantzarik gabe, Kevlar® da, ehunka bizitza aurrezteko balen aurkako txalekoarengatik. Esanguratsuenak sari, besteak beste:

  • Howard N. Potts Domina (1976) - bere polimeroaren soluzio kristalinoaren eta hauetako zuntz erresultanteengatik.
  • Materials Achievement Citation for Kevlar ® (1978).
  • American Institute of Chemists' (AIC) Chemical Pioneer Award2 [5](1980)
  • Creative Invention Award3 (1980).
  • Ospearen Zientzia eta Ingeniaritzaren arresian sartu zuten Dayton, Ohio4(1992)
  • Amerikan berritzailea saria (1995) - “National Inventors' Hall of Fame”-en sartutako laugarren emakuena izan zen.
  • Teknologiaren Domina Nazionala (1996) - Bere errekonozimendu handiena presNotaidente Bill Clinton batetik jaso zuen.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Kevlar inventor Stephanie Kwolek dies at 90. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  2. a b (Ingelesez) «Stephanie Kwolek | American chemist | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. Enbeita, Onintza. «Zientzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-08-30).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «Stephanie Kwolek, la química que ha salvado miles de vidas» Mujeres con ciencia 2017-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  5. American Institute of Chemists - Chemical Pioneer Award. (Noiz kontsultatua: 2017-03-27).
  • Zierdt-Warshaw, Linda (2000). American Women in Technology: An Encyclopedia. ABC-CLIO. 
  • Rossiter, Margaret (1998). Women Scientists in America. ISBN. 
  • The Chemical Heritage Foundation. «Stephanie L Kwolek» (Ingelesa). Kontsultatua 2010ko urriaren 24an-
  • Howell, Caitlyn. «Innovativelives» (Ingelesa). Artzibatua el original-etik 2015ko azaroaren 16an.
  • Edwin Brit Wyckoff (April 2008), Stopping Bullets with a Thread; Stephanie Kwolek and Her Incredible Invention, Enslow Elementary, ISBN 9780766028500, OCLC 74029319, OL 10937083M, 076602850X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]