Edukira joan

Sonorako basamortua

Koordenatuak: 32°16′N 112°56′W / 32.26°N 112.93°W / 32.26; -112.93
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sonorako basamortua
Sonoran Desert
Desierto de Sonora
Kaktusak basamortuan
Sonorako basamortua is located in Ipar Amerika
Sonorako basamortua
Sonorako basamortua
Sonorako basamortua (Ipar Amerika)
Eskualdea AEB
 Mexiko
Koordenatuak32°16′N 112°56′W / 32.26°N 112.93°W / 32.26; -112.93
Eremua320.000 km²
Punturik beherenaSalton Sea (-69 m.)

Sonorako basamortua[1] (ingelesez Sonoran Desert; gaztelaniaz Desierto de Sonora) Ipar Amerikako basamortu handiena da, 311.000 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuen zati handiak hartzen ditu. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Arizonan Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzuetan Gila basamortua deitzen zaio, Gila ibaiak basamortua zeharkatzen duelako eta baita Beheko basamortua ere gertuko Mojave altuagoa delako.

Sonorako basamortua Kaliforniako golkoaren iparraldea inguratzen du, Kalifornia Behereko ipar-ekialdetik Sonorako mendebalderaino, Kaliforniako hego-ekialdea eta Arizonako hego-mendebala zeharkatuz.

Mendebaldean "Peninsular Ranges" deitutako mendilerroek Kaliforniako hegoaldeko txaparraletik eta Kalifornia Behereko basamortutik bereizten dute. Iparraldean Mojave, Arro Handia eta Koloradoko ordokiaren basamortuak ditu, ekialdean eta hego-ekialdean Arizonako mendietako eta Mendebaldeko Sierra Madreko konifero-basoak eta hegoaldean Sinaloako baso lehorrak.

1951ko Vegetation of the Sonoran Desert bere liburuan, Forrest Shrevek zazpi eskualdetan banatzen du Sonorako basamortua:

  • Koloradoko behe harana (Lower Colorado Valley),
  • Arizonako goi-lurraldea (Arizona Upland),
  • Sonorako ordokiak (Plains of Sonora),
  • Sonorako muinoak (Foothills of Sonora),
  • Erdialdeko golko kostaldea (Central Gulf Coast),
  • Vizcaino eskualdea (Vizcaino Region), eta
  • Magdalena eskualdea (Magdalena Region).

Ekologo askok sailkapena berrikusi dute Vizcaino eta Magdalena eskualdeak kanpoan utzita. Hauen ustez Kalifornia Behereko penintsulan dauden eskualdeek bere eko-eskualde propioa dute: Kalifornia Behereko basamortua.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sonorsako basamortuan espezie endemiko ugari aurkitzen da. Aipagarriena Saguaro kaktusa da, 5 metroko altuera hartu ohi duena eta 15 metrotara ere irits daitekeena. 200 urte inguru hartzen ditu eta hazkuntza oso motela du. Udaberrian saguaroa eta txikoria-belarra loratzen dira, basamortuari ezohiko itxura emanez.

Faunari dagokionez 350 hegazti espezie eta 100 narrasti espezie dira animalia multzo aipagarrienak, bai eta 1.000 intsektu espezieak ere. Inguruko harrapari handiena jaguarra da.

Basamortuan 17 herri amerindiar bizi dira.

Sonorako basamortuan dauden hiri nagusiak honako hauek dira:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]