Sona Axundova-Qarayeva
Sona Axundova-Qarayeva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baku, 1898ko urriaren 16a |
Herrialdea | Azerbaijan Azerbaijango Errepublika Demokratikoa Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | 1971ko urriaren 19a (73 urte) |
Familia | |
Aita | Isgandar bay Axundov |
Ezkontidea(k) | Abulfaz Garayev (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | azerbaijanera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Sona xanım İsgəndər bəy qızı Axundova-Qarayeva (Baku, Errusiako Inperioa, 1898ko urriaren 16a – 1971ko urriaren 19a) azerbaijandar poeta izan zen, goi-mailako ikasketak egin zituen Azerbaijango lehen emakumeetako bat[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakun jaio zen 1898ko urriaren 16an İsgəndər bəy Axundov eta Züleyxa Bayraməlibəyovaren familian[2].
13 urte zituela, gurasoek Baku udalerriko nesken eskolara bidali zuten[1]. Gero Santa Nina ikastetxeko Bakuko adarrean jarraitu zituen ikasketak[3]. Poesiarekiko interesa zuen gaztetatik. Pianoa ere jotzen zuen[1].
Axundova-Qarayevaren poemen berrikuspenak Səda, Işiq, Kaspi eta beste egunkarietan argitaratu ziren[2]. Işiq emakumeentzako egunkariarekin kolaboratu zuen, eta poemak askotan argitaratu zituen bertan[1]. Bere poema ospetsuenetako bat, Vətən (Aberria) izenekoa, 1974an argitaratutako Azərbaycanın aşıq və şair qadınları bilduman sartu zen[4].
1971ko urriaren 19an hil zen[2].
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Əbülfəz Qarayev medikuarekin ezkondu zen. Bi seme izan zituzten, Qara eta Mürsəl[2]. Qara Qarayev musikagile ospetsu bihurtu zen, eta Mürsəl mediku[5].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018ko urriaren 16an, Azerbaijango Idazleen Erakundeak Sona Axundova-Qarayeva liburua aurkeztu zuen, poetaren 120. urteurrenari eskainia, Qara Qarayeven Etxe-Museoan[4]. Liburua hiru hizkuntzatan idatzita dago: azerbaijaneraz, ingelesez eta errusieraz[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Azerbaijaneraz) «Maarifçiliyə yol açan cəsur Sona xanım Axundova...» Milli.Az 2012-25-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-30) (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ a b c d e (Azerbaijaneraz) Babullaoğlu, Səlim. «"Elə ailələr, elə sülalələr var ki..."» Anl.az 2018-10-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-07-10) (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Errusieraz) «Воспоминания: дочь Гара Гараева: "Таким способом папа мотивировал нас, заинтересовывал и настраивал"» Новая Эпоха 2018-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b (Azerbaijaneraz) «İlk maarifçi qadınlarımızdan Sona Axundova-Qarayevaya həsr olunan kitabın təqdimatı keçirildi» Azərbaycan Respublikası Mədəniyyət Nazirliyi 2018-10-16 (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).
- ↑ (Errusieraz) Агаларова, Франгиз. «Подводим итоги. О самых важных событиях в юбилейном году Гара Гараева - фото» Day.az 2018-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-30) (Noiz kontsultatua: 2023-10-16).