Sofia Averitxeva
Itxura
Sofia Petrovna Averitxeva (errusieraz: Софья Петровна Аверичева; Never, Errusiako Inperioa, 1914ko irailaren 10a - Jaroslavl, Errusiako Federazioa, 2015eko maiatzaren 10a) errusiar eta sobietar antzerki aktorea izan zen.[1]
1939an Jaroslavleko Volkov antzokian antzeztera gonbidatu zuten, non bertako antzezle nagusietako bat bilakatu zen.
1942an Bigarren Mundu Gerran borrokatzera joan zen boluntario Jaroslavleko 234. dibisio komunistarekin. Hasieran ikuskapen-soldadu lanak egin zituen, baina gero metrailetadun artillari lanetan jarraitu zuen. 1943ko apirilean gerran zauritu zuten.
1945ean Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean Volkov Antzokian jarraitu zuen lanean 1991ra arte.
2015eko maiatzaren 10ean hil zen Jaroslavlen 100 urte zituela.