Sociedad Deportiva Compostela
Sorrera | 1928 (Compostela Foot-ball Club) 1962 (SD Compostela) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Estadio Multiusos de San Lázaro edukiera: 13.000 lagun inaugurazioa: 1993 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Antonio Quinteiro | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Yago Iglesias | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Bigarren maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 7.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Sociedad Deportiva Compostela futbol talde galiziarra da, 1928an Santiago de Compostela hirian (A Coruña) sortutakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasierako taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1928an Santiagon ziren ikasleek Compostela Foot-ball Club taldea sortu zuten. Gerra Zibilaren ondoren Ramón Castromilek taldea birsotu zuen Compostela Club de Fútbol izenarekin baina hirian bazen Club Deportivo Santiago talde indartsuagoa eta 1946an taldea desegin zen.
Sociedad Deportiva Compostela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Club Deportivo Santiago ere desagertu egin zen 1962an eta talde berria eratzea erabaki zen, Sociedad Recreativa Compostela, urte berean Sociedad Deportiva Compostela bihurtu zena. Bigarren B eta Hirugarren mailaren artean aritu zen, harik eta 1990an José María Caneda enpresaria taldeko presidente bihurtu eta honek Fernando Castro entrenatzailea ekarri arte. Hirugarren mailatik hasi eta 1994an Lehen mailarako promozioa jokatu zuen Rayo Vallecanoren aurka. Bi partidak berdinduta bukatu ondoren hirugarren bat jokatu zuten Oviedon (zelai neutralean) eta 3-1 irabazita Lehen mailara igo zen.
Lau urte egin zituen maila gorenean, 1994 eta 1998 artean. Fernando Castro 1995 arte egon zen. 1995-96 denboraldirako Fernando Vazquez fitxatu eta ordurarteo denboraldirik onena egin zuen, lehen itzulian bigarren postuan kokatu baitzen. Hamargarren egin zuen azkenean. 1997-98 denboraldian jeitsiera promozioa jokatu behar izan zuen Villarrealen aurka eta maila galdu zuen.
Gainbehera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriz Lehen mailara itzuli nahian José María Canedak diru ugari xahutu zuen baina ez zuen helburua lortu eta taldeak diru arazo larriak izan zituen eta urte gutxiren buruan mailaz jeitsiarazia izan zen hainbat alditan. 2004-05 denboraldirako Hirugarren Mailan zen berriz. 2006an taldeko ondasun guztiak enkantean saldu ziren, garaikurrak, autoak, garbitegi eta berogailu sistemak eta SD Compostela marka bera ere bai. Sociedad deportiva Campus Stellae talde berria sortu zen aurrekoaren tokia hartuko zuena.
2008-09an hirugarren mailako txapeldun izanda Bigarren B mailara itzuli zen baina urtebete bertan egin ondoren diru arazoe jarraitzen zuten eta denboraldian zehar polizia entrenamenduetan ere sartu zen jokalariei papera eskatzera.
2010-11 denboraldian berriz ere jeitsiarazia izan zen, oraingoak Erregional Preferente mailara. José María Canedak azkenean utzi zuen agintaritza eta taldeari Sociedad Deportiva Compostela izena berreskuratzen utzi zioten.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2024-25 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 4
- Denboraldiak 2. mailan: 7
- Denboraldiak 2. B mailan: 15
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 4
- Denboraldiak 3. mailan: 22
- Ligako posturik onena: 10.a Lehen mailan (1995-96)
Azken urteetako ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Maila | Postua | Errege Kopa | |
---|---|---|---|---|
2004-05 | 5 | Galiziako Preferentea | 16.a | - |
2005-06 | 5 | Galiziako Preferentea | 14.a | - |
2006-07 | 5 | Galiziako Preferentea | 3.a | - |
2007-08 | 5 | Galiziako Preferentea | 1.a | - |
2008-09 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2009-10 | 3 | Bigarren B maila | 20.a | 1. itzulia |
2010-11 | 5 | Galiziako Preferentea | 8.a | - |
2011-12 | 5 | Galiziako Preferentea | 1.a | - |
2012-13 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | - |
2013-14 | 3 | Bigarren B maila | 13.a | - |
2014-15 | 3 | Bigarren B maila | 6.a | - |
2015-16 | 3 | Bigarren B maila | 19.a | 1. itzulia |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 7.a | - |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a | - |
2018-19 | 4 | Hirugarren Maila | 3.a | 2. itzulia |
2019-20 | 4 | Hirugarren Maila | 1.a (igo) | |
2020-21 | 3 | Bigarren B maila | 6.a/5.a | 1. itzulia |
2021-22 | 4 | Bigarren maila RFEF | 8.a | |
2022-23 | 4 | Bigarren maila RFEF | 4.a | |
2023-24 | 4 | Bigarren maila RFEF | 7.a | 1. itzulia |
2024-25 | 4 | Bigarren maila RFEF | 1. itzulia |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hirugarren Maila (4): 1964, 1980, 1990, 2009
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala