Edukira joan

Shimabara (Nagasaki)

Koordenatuak: 32°47′17″N 130°22′13″E / 32.78814°N 130.37025°E / 32.78814; 130.37025
Wikipedia, Entziklopedia askea
Shimabara
島原市
島原市
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Eskualdea
Prefektura
Kyūshū
Nagasaki
Jatorrizko izena島原市
Posta kodea855-8555
Geografia
Koordenatuak32°47′17″N 130°22′13″E / 32.78814°N 130.37025°E / 32.78814; 130.37025
Map
Azalera82,77 km²
MugakideakUnzen (en) Itzuli eta Minamishimabara (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria42.858 (2021eko martxoaren 1a)
−2.578 (2015)
Dentsitatea518 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1940ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia0957
Ordu eremuaUTC+09:00
http://www.city.shimabara.lg.jp.e.dk.hp.transer.com/ www.city.shimabara.lg.jp

Shimabara (japonieraz: 島原市 Shimabara-shi?) Japoniako hiria da, Shimabara penintsularen ipar-ekialdeko puntan dagoena, Nagasaki prefeturan, Kyūshū uhartean. 2014ko errolader arabera 45.952 biztanle ditu.

Arima leinua izan zen Shimabaran mendeetan agindu zuena eta hauek kristau bihurtu ziren. 1614an Tokugawatarrek kristautasuna debekatu zutenean jazarpenari ekin zioten. Arima naozumi agintetik kendu eta Matsukura Shigemasa ezarri zuten agintari. Honek gogortu egin zuen kristauen jazarpena eta exekuzio masiboak ere egin zituen. Hori gutxi balitz 1618 eta 1624 artean zergak nabarmen handitu zituen Shimabarako gaztelua egiteko.

1637 urtean 37.000 kristau matxinatu ziren, Shimabarako kristauen matxinada izenaz ezagutzen dena, eta 200.000 soldaduri aurre egin zieten. Bi hilabetez iraun zuen gerrak, eta janaririk gabe geratu zirenean baizik ez zuten etsi. 1638an lepoa moztu zieten denei eta, horrenbestez, Japoniako kristauen elkarteak desagertu egin ziren. Matsudaira leinuak agintean iraun zuen 1868ko Meiji berrezarkuntzararte.

1792an Unzen sumendiaren erupzio handi bat izan zen eta honek sorturiko megatsunamiak herriaren gehiengoa suntsitu eta 15.000 biztanle hil zituen. Japoniako desastre bolkaniko handiena kontsideratzen da. 1990-91 artean ere sumendien aktibitate handia izan zen eta 43 pertsona hil ziren.

Gaur egungo Shimabara hiria 1949an eratu zen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]