Shanxi
Shanxi (山西) Shānxī Shěng | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Estatua | Txina |
Izen ofiziala | 山西省 |
ISO 3166-2 | CN-SX |
Hiriburua | Taiyuan |
Gobernuburua | Lin Wu (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°52′24″N 112°33′52″E / 37.8733°N 112.5644°E |
Azalera | 156,800 km² |
Mugakideak | Henan, Shaanxi, Barne Mongolia, Hebei, Shijiazhuang, Baoding, Zhangjiakou, Anyang, Handan, Xingtai, Xinxiang, Jiaozuo, Jiyuan, Luoyang, Sanmenxia, Weinan, Yan'an, Hohhot eta Ulanqab |
Punturik altuena | Wutai mendia |
Demografia | |
Biztanleria | 36.500.000 (2014) 34.915.616 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2014) |
Dentsitatea | 213 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Gobernadorea | Wang Jun (王君) |
Etniak | Han %99,7 Hui %0,2 Besteak %0,1 |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
www.shanxigov.cn |
Shanxi (山西 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 156.800 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 33.350.000 biztanle bizi ziren bertan.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanxi probintziaren mugakideak honakoak dira: Barne Mongolia iparraldean, Hebei probintzia ekialdean, Shaanxi probintzia mendebaldean, eta Henan probintzia hegoaldean.
Probintziako hiriburu eta hiririk handiena Taiyuan da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanxi probintzia gehiena, altuera desberdinean kokatutako ordoki batean kokatua dago. Ekialdean Taihang mendiak, eta mendebaldean Lüliang mendiak daude, eta erdialdean Fen ibaiak egindako haran amaigabeak daude. Probintziako mendirik garaiena Wutai mendia da (Wutai Shan), Shanxi ipar-ekialdean dago eta 3058 metro dauzka. Shanxiko iparraldeko mugaren zati handi bat, Txinako Harresi Handiarekin bat doa, Barne Mongoliatik gertu.
Ibai Horia edo Huang He delakoak, Shaanxi probintziarekiko mendebaldeko muga markatzen du, Fen eta Qin ibaiak (Ibai Horiaren ibaiadarrak), probintzia iparraldetik hegoaldera zeharkatzen dute. Iparraldean Hai ibaiaren ibaiadarrak kokatzen dira, Sanggan eta Hutuou ibaia besteak beste. Probintziako lakurik handiena Xiechi aintzira da, Shanxi hego-mendebaldean Yunchengetik gertu.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanxik montzoiak baldintzaturiko klima kontinental lehorra dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura 0 gradotik beherakoa da eta uztailekoa 21 eta 26 grado artekoa. Neguak luzeak, lehorrak eta hotzak izaten dira, eta udak, Txina gehienean bezalako nahiko hezeak. Udaberrietan are ekaitzak maiz ematen dira eta Txinako lekurik eguzkitsuenetakoa da, uda hasieran bero boladak maiz gertatzen direlarik.
Urteko batez besteko prezipitazioak 350 eta 700mm bitartekoak dira, gune menditsuenetan ugariagoak eta ekainetik abuztura bitartean.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Taiyuan | 太原市 | Tàiyuán Shì | Prefektura mailako hiria | |
2 | Changzhi | 长治市 | Chángzhì Shì | Prefektura mailako hiria | |
3 | Datong | 大同市 | Dàtóng Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Jincheng | 晋城市 | Jìnchéng Shì | Prefektura mailako hiria | |
5 | Jinzhong | 晋中市 | Jìnzhōng Shì | Prefektura mailako hiria | |
6 | Linfen | 临汾市 | Línfén Shì | Prefektura mailako hiria | |
7 | Lüliang | 吕梁市 | Lǚliáng Shì | Prefektura mailako hiria | |
8 | Shuozhou | 朔州市 | Shuòzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
9 | Xinzhou | 忻州市 | Xīnzhōu Shì | Prefektura mailako hiria | |
10 | Yangquan | 阳泉市 | Yángquán Shì | Prefektura mailako hiria | |
11 | Yuncheng | 运城市 | Yùnchéng Shì | Prefektura mailako hiria |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shanxi probintziako gobernadorea Wang Jun (王君) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Baoshun (张宝顺) da.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aireportuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
SHANXI | |||
Changzhi | ZBCZ | CIH | Changzhi Aireportua |
Datong | ZBDT | DAT | Datong Aireportua |
Taiyuan | ZBYN | TYN | Taiyuan Wusu Aireportua |
Yuncheng | ZBYC | YCU | Yuncheng Aireportua |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Txineraz) Shanxiko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |