Edukira joan

Serotipo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Serotipoa bere zelularen azalean dituen antigenoen arabera sailkatutako mikroorganismo infekziosoa da. Serotipoak espeziearen azpiko mikrobioak sailkatzen ditu. Hots, espezie batek serotipo ugari eduki ditzake. Escherichia coli bakterioak, esaterako, bi serotipo oso patogenoak ditu: E. Coli O157:H7 eta O104:H4. Salmonella entericak, aldiz, 2.000 serotipo inguru ditu. Adenobirusek, beren aldetik, 43 serotipo patogeno dauzkate.

Serotipoak ezartzeko froga serologikoak erabiltzen dira. Zehazki, ikertutako mikrobioak odol-serum baten antigorputz espezifikoekin nola erreakzionatzen duen aztertzen da. Serotipo bereko mikrobioek antzeko antigenoak dituzte, eta berdin erreakzionatuko dute antigorputz espezifikoekin.

Serotipoen aniztasunak ondorio kliniko nabarmenak ditu: gizabanako bat bakterio edo birus baten serotipo zehatz batekin infektatzen bada, serotipo horren aurkako immunitatea garatuko du. Baina bakterio edo birus beraren beste serotipo batek infektatzen badu, berriz gaixotuko da, serotipo berri horren aurkako antigorputzak ez dituelako.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]