Edukira joan

Serif Gören

Wikipedia, Entziklopedia askea
Serif Gören
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΣερίφ Γκιορέν
JaiotzaXanti (Grezia)1944ko uztailaren 1a
Herrialdea Turkia
HeriotzaMersin2024ko abenduaren 8a (80 urte)
Hobiratze lekuaKozlu Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: erorikoa
Hezkuntza
HeziketaIstanbul High School (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, film-zuzendaria, gidoilaria eta film-muntatzailea
Lantokia(k)Turkia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0351410 Allocine: 24131 Allmovie: p92134 Edit the value on Wikidata

Şerif Gören (Xanthi, Grezia, 1944ko urriaren 14aMersin, 2024ko abenduaren 8a) turkiar zinema-zuzendaria izan zen.

Muntaketa-lanak egiten eta zuzendari-laguntzaile gisa hasi zen zinemaren industrian lanean. Besteak beste, Lütfi Akkad, Atif Yilmaz eta Memduh Ün zinemagileentzat lan egin zuen, baina Yilmaz Güneyrekin urteetan egindako lanak markatu zuen, batez ere, haren geroko ibilbidea. Izan ere, Endise (1974) filmaren zuzendaritzan Güneyren lekua hartu behar izan zuenean estreinatu zen zuzendari gisa, hura atxilo hartu zutelako.

Handik urte batzuetara, Yol (1981) ospetsua filmatu zuen, Güneyren esanetara, hura espetxean baitzen oraindik (eta Gören bera ere behin-behineko askatasunarekin, sindikalista gisa egindako lanarengatik auziperatua). Film horrekin 1982an Cannesko Jaialdiko Urrezko Palma irabazteak bere lekuan jarri zuen Güney, bigarren mailara zokoratua egon baitzen ordu arte.

Beste lan batzuk: Almanya Aci Vatan (1979), Turkiatik emigratutakoek Europan bizi duten egoerari buruzkoa; Gizli Duygular (1984) eta Kurbagalar (1984), Turkiako emakumezkoen egoerari buruzkoak; Khan (1984) eta Katircilar (1987), herriko eta hiriko gizarteen arteko talkari buruzkoak; Polizei (1988), Abuk Sabuk Bir Film (1990); eta Amerikalı The American (1993).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]