Edukira joan

Semna

Koordenatuak: 21°30′N 30°58′E / 21.5°N 30.97°E / 21.5; 30.97
Wikipedia, Entziklopedia askea
Semna
Kokapena
Koordenatuak21°30′N 30°58′E / 21.5°N 30.97°E / 21.5; 30.97
Map

Semna, Egiptok Nubian zuen kokapen militar bat zen, Nilo ibaiaren bigarren ur-jauzitik eta Buhenetik 50 kilometro hegoaldera eta Mirgissako gotorleku txikitik 30 kilometro ingurura. Niloren mendebaldeko ibarrean zegoen, gaur egun, Batn al-Hajjar Sudango herria dagoen tokian. Hemen, Antzinako Egiptoko hegoaldeko muturrean, Semna amildegia zegoen, Niloren haranaren zatirik estuena. Kokapen estrategiko honetan, Egiptoko XII. dinastiako faraoiek, adobez eraikitako lau gotorlekuko multzo bat altxatu zuten: Semna, Kumma, Semna hegoaldea eta Uronarti.

Kokapen hauek guztiak Nasser Lakuaren urek estali zituzten 1971n Asuango urtegia amaitu zenean, baina eraikin eta monumentu asko Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpainaren baitan salbatu zituzten, eta Sudango Museo Nazionalean daude egun, Khartum hirian.

Semna, egiptoarren Inperio Ertainaren garaian, Nubian domeinatutako finkapenik hegoalderenekoena izan zen, eta bertan, aduana eta merkataritzako funtzio administratiboak egiten ziren.

Sesostris I.aren erregealdian (K.a. 1965-K.a. 1920)an erabiltzen hasi zen, Niloren mendebaldeko ertzean, eta Sesostris III.ak gotortu zuen K.a. 1850ean edo handik gutxira. Hiksoen inbasioaren garaian ebakuatua izan zen, K.a. 1650ean.

Gotorleku hau, Kumma eta Semna hegoaldean eraikitako bi gotorlekuek babestuta zegoen, erresumaren hegoaldeko mugaren kontrola ziurtatzeko asmoz. Parean, Semnako ur-jauziaren ondoan, Kumma gotorlekua eraiki zen, eta, kilometro bat hegoalderago, Semna hegoaldea deituriko gotorlekua eraiki zen. Praktikan, trafiko guztia, Egipton Nilotik sartzen zenez, hau zen aduana geltoki batentzako tokirik egokiena. Egipton sartu nahi zuten itsasontzi eta langileak kontrolatzen ziren.

« Beltz bakar batek ere ezin du gainditu posizio hau, berarekin, idiak, ardiak edo ahuntzak ez badakartza. »


Semna eta Kummak, finkapen militar bezala ere balio izan zuten, non, Sesostris III.ak, Nubia inbaditzeko erabili zituen tropak kantonatu zituen. Bi gotorlekuetan, Inperio Berrian dataturiko tenplu, etxe eta nekropolien hondarrak daude, gutxi gorabehera, Amara eta Sesebisudia bezalako nubiar hirien garaikidea izango zena, bigarren ur-jauziko eskualdea, egiptoar inperioaren zati bihurtu zenean, mugagune batetara mugatu ordez.

Kumma gotorleku laukiluzea, Semnako L formaduna eta Semna hegoaldeko txikiagoa, George Reisner arkeologo amerikarrak ikertu zituen 1924 eta 1928 bitartean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.