Edukira joan

Seijin no Hi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seijin no Hi
Izen ofiziala成人の日 (japonieraz: Seijin no Hi?)
TokiaJaponia
HasieraUrtarrilaren bigarren astelehena
Data
Dataurtarrilaren bigarren astelehen

Seijin no Hi (japonieraz: 成人の日?, euskaraz: «Helduaren Eguna») japoniarrek adin nagusitasuna ospatzen duten eguna da.

Aurreko urteko apirilaren 2tik aurtengo apirilaren 1era bitartean 20 urte betetzen dituzten gazteak zeremonia batera deitzen dira, eta bertan alkateak zein diren beren bizitzan zehar helduei aurre egin beharko dieten erantzukizunak jakinarazten die. Ondoren, hiri inguruko tenpluetan otoitz egiten dute. Horretarako, kimonorik onenak eta jantzi tradizionalak janzten dituzte.

Seijin no Hi 1948tik ofiziala da. Ordutik 1999ra arte urtarrilaren 15ean ospatzen zuten. 2000. urteaz geroztik, "Happy Monday" izeneko legea eman zutenez, urtarrilaren bigarren astelehenean egiten da: urtearen arabera, urtarrilaren 8tik 14ra bitartean izango da.

2022an ospakizun berezia izan zen. 2018an legea aldatu eta adin nagusitasuna 20 urtetatik 18 urtera pasa zen- Hori zela eta, bereziki, 18, 19 eta 20 urte betetakoek hartu zuten parte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.