Edukira joan

Segundo gehigarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irudiak 2015ean izandako segundo gehigarria erakusten du

Segundo gehigarri bat denboraren emisio estandarrak eguzki denbora ertainetik gertu mantentzeko egiten den moldaketa da. Segundo gehigarriak beharrezkoak dira estandarrak egutegi zibilekin sinkronizatuak matentzeko, euren oinarria[1] astrologikoa delarik.

Telekomunikazioen Batasun Internazionalak eginiko proposamena erlojuari ordu bat gehitzea da 600 urtean behin eta horrela segundo gehigarria ezabatzea. Txina eta Britainia Handiak kontra egin diote aldaketa honi, baina, aldiz, Amerikako Estatu Batuak, Italia, Alemania, Japonia eta Errusia aldaketaren alde daude. Alternatiben artean erlojua ordu bete atzeratzea ere badago, desberdintasuna ordu erdiko atzerapena izatera iristen den momentuan. Bonn-eko Unibertsitateak egindako kalkuluen arabera, hau 2600 urtean gertatuko litzateke.

Denbora zibilaren estandarrak Denbora Unibertsal Koordinatuan (UTC) oinarritzen dira, izugarri zehatzak diren erloju atomikoak erabiliz mantentzen dena. UTC-a eguzki denbora mediotik gertu mantentzeko, noizean behin zuzendu egiten da segundo gehigarri bateko moldaketarekin. Honen ondorioz, 61 segundoko minutu bat izango genuke. Periodo luzeetan zehar, segundo gehigarri hauek gorantz doan erritmo bati gehitu behar zaizkio, 31 s/siglo² parabolari dagokiona. Aurreikusita dago ere segundo bat ezabatzea, 59 segundoko minutu bat izanik, baina ez da beharrezkoa izan orain arte eta ez da aurreikusten etorkizunean beharrezkoa izatea Lurraren errotazioaren aurreikuspenen arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Invitado, Colaborador. (2015-02-09). «¿Cuántos segundos tiene un día?» Naukas (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]