Segobriga
Itxura
Segobriga | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Segobrigako erromatar anfiteatroa | |
Datuak | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela-Mantxa |
Probintzia | Cuencako probintzia |
Udalerria | Saelices |
Koordenatuak | 39°53′06″N 2°48′48″W / 39.885102°N 2.813269°W |
Historia | |
Garaia | K. a. V. mendea |
Uztea | K. o. XII. mendea |
Kultura | Zeltiberiarrak, erromatarrak |
Segobriga (gaztelaniaz: Segóbriga) antzinako hiri zelta da, Iberiar Penintsularen erdialdean (Saelices, Cuenca). Caput Celtiberiae («Zeltiberiako hiriburua») izena eman zion Pliniok. Erromaren aliatua izan zen K.a. II. mendearen hasieratik aurrera, eta Viriatok hartu zuen K.a. 140. urtean. Carthago Novako (Cartagenako) herrialdearen barnean egon zen hiria Erromako inperioaren garaian. Harresiaren, anfiteatroaren eta inguruko mika-meatzeen hondakinak daude ikusgai gaur egun; baita bisigodoen garaiko basilika baten aztarnak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Parke arkeologikoak Gaztela-Mantxan