Saturnoren sateliteak
Saturno eraztunengatik ezaguna izateaz gain, satelite kopuru oso handia du eta hauetariko batzuk eguzki-sistemako handienetakoak eta berezienetakoak dira. Horren adibide dugu Titan satelitea, eguzki-sisteman ez baitago beste sateliterik atmosfera hain sendo batekin. Saturnoren sateliteak oso desberdinak dira, horregatik esan dezakegu orbita-dinamika ulertzeko adibide oso egokiak dituela, besteak beste, satelite koorbitalak, satelite troiarrak eta artzain-sateliteak ditu. Gainera, satelite batzuk elkarren arteko erresonantzietan kokaturik daude.
Espazioa ikertzen hasi baino lehenago Saturnoren hainbat satelite ezagutu izan dira, Mimas, Entzelado, Tetis, Dione, Rea, Titan, Hiperion, Japeto eta Febe dira horiek.
2004ean 12 satelite berri aurkitu ziren, beraien orbiten arabera, gorputz handiegoetatik puskatutako zatiak dira eta beranduago, Saturnok harrapatuak. Cassini-Huygens misioak satelite hauen izatea egiaztatu du, aipatzekoa da, beste hainbat satelite berri aurkitu direla zunda honi esker.
2013ko apirilaren 15ean Cassini-Huygens misioak Saturnoren kanpoaldeko eraztunetan perturbazioak atzeman zituen, duela gutxi jakin zen satelite berri bat sortzen ari dela gune horietan, kilometro erdi bat baino gutxiago neurtzen duen gorputz txikiari Peggy izena jarri zaio.
Satelite-taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saturnoren sateliteak hainbat taldeetan banatu daitezke.
- Titan: planeten tamaina (Merkurio baino handiagoa da) duen Saturnoren sateliterik handiena. Atmosfera lodi bat du. Astronomiaren afizionatuei disko ikusgarri bat erakusteko gai den Saturnoren satelite bakarra da, horretarako 200 mm-ko diametroa baino handiagoa duen eta 300 handipen baino gehiago dituen teleskopio bat behar da, hala ere, unerik egokienetan ere 0,88 segundu sexagesimal baino ez ditu neurtzen.
- Satelite ertain izoztuak: teleskopioekin egindako behaketen bidez aurkitu diren satelite guzti hauek tamaina ertainekoak dira, denak ere izoztutako lurrazalak dituzte eta kraterrez josita daude. Talde hau osatzen duten sateliteak hurrenak dira: Mimas, Entzelado, Tetis, Dione, Rea, Hiperion eta Japeto.
- Eraztunetako sateliteak: Saturnoren eraztunen barnean orbitatzen duten satelite txikiak, honek, eraztunen artean materialik gabeko guneak sortzen ditu. Hauen adibide nagusia Pan satelitea da, Encke banaketa sortzen laguntzen duelako. Beste satelite txiki bat, Dafne (S/2005 S 1), Keeler banaketa sortzearen arduraduna da.
- Artzain-sateliteak: satelite hauek eraztunetatik hurbil orbitatzen dute, beraz, hauek modelatzearen eta forma ematearen arduradunak dira. Adibidez, Prometeo eta Pandora sateliteek F eraztuna modelatzen laguntzen dute.
- Troiar sateliteak: satelite hauek Saturnorekiko distantzia berdinean orbitatzen dute, baina satelite handi batengandik 60 o aurrera edo atzera. Mota honetako sateliteen adibide gisa Telesto eta Kalipso jar ditzazkegu, Tetis, Helena eta Polideuzesen (duela gutxi Cassini-Huygens misioak aurkitua) troiar sateliteak direlako. Baina hiru hauek aldi berean Dioneren troiar sateliteak dira.
- Satelite koorbitalak: orbita berdina partekatzen duten sateliteak dira, Jano eta Epimeteo adibidez. Bi satelite hauen aurkikuntzan eragin handia izan zuen orbita berdina partekatzeak, izan ere, betidanik nahastu izan dira, satelite bakarra zirela pentsatu zutelako. Aipatzekoa da, satelite hauek orbita-dinamikan berezitasun bat dutela, hartu-eman kasu arraro batek elkarren arteko talka sahiesten duelako.
- Satelite irregularrak: satelite-talde hau da ugariena, mota honetako satelite gehienak txikiak dira (diametro txikikoak) etaa Saturnotik oso urruti orbitatu ohi dute. Hala ere, talde honetan ere bada kide bat tamaina handiagoa duena, Febe dugu hori. Familia hau ere beste "azpifamilietan" edo talde txikiagoetan sailkatu daiteke, hala nola, Inuit taldean, Eskandinaviar taldean edo Galiar taldean.
- Barnealdeko satelite txikiak: talde honetako sateliteek Mimas eta Entzeladoren artean zein Methone eta Palleneren artean orbitatzen dute. Cassini-Huygens misioak aurkitu zituen duela gutxi. Azkeneko ikerketei esker, jakin al izan dugu satelite hauetatik batzuek beraien inguruan eraztunen uztaiak dituztela orbitan, adibidez, Anthek eta Methonek. Eraztun hauen jatorria satelite horietan gertatu ziren meteoritoen talketan egon daiteke.
Sateliteen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarraian Saturnoren sateliteen zerrenda. Saturnoren satelite nagusien ilarak urdin argiz koloreztatu dira eta Titan satelitearen ilara urdin ilunez. Zerrenda honetan gorriz, laranjaz eta more argiz koloreztatu dira, hurrenez hurren, Inuit taldeko, Galiar taldeko eta Eskandinaviar taldeko sateliteak.
Izena | Irudia | Diametroa (km) | Masa (x1015 kg) | Orbita-periodoa
(egunak) |
Aurkitzailea | Urtea |
---|---|---|---|---|---|---|
S/2009 S 1 | ≈ 0,3 | < 0.0001 | ≈ 0.47 | Cassini | 2009 | |
Pan | 28.2±2.6 | 4.95±0.75 | 0.575 | Mark R. Showalter | 1990 | |
Dafne | 7.6±1.6 | 0.084±0.012 | 0.594 | Cassini | 2005 | |
Atlas | 30.2±1.8 | 6.6±0.045 | 0,602 | Voyager 2 | 1980 | |
Prometeo | 86.2±5.4 | 159.5±1.5 | 0.613 | Voyager 2 | 1980 | |
Pandora | 81.4±3.0 | 137.1±1.9 | 0.628 | Voyager 2 | 1980 | |
Epimeteo | 116.2±3.6 | 526.6±0.6 | 0.694 | J. Fountain eta
S. Larson |
1977 | |
Jano | 179.0±2.8 | 1897.5±0.6 | 0.694 | A. Dollfus | 1966 | |
Aegaeon | ≈ 0.5 | ≈ 0.0001 | 0.808 | Cassini | 2008 | |
Mimas | 396.4±0.8 | 37493±31 | 0.942 | W. Herschel | 1789 | |
Methone | 3.2±1.2 | ≈ 0.02 | 1.009 | Cassini | 2004 | |
Anthe | 1.8 | ≈ 0.0015 | 1.050 | Cassini | 2007 | |
Pallene | 5.0±1.2 | ≈ 0.05 | 1.153 | Cassini | 2004 | |
Entzelado | 504.2±0.4 | 108022±101 | 1.370 | W. Herschel | 1789 | |
Tetis | 1062±1.2 | 617 449±132 | 1.887 | G. Cassini | 1684 | |
Telesto | 24.8±0.8 | ≈ 9.41 | 1.887 | B. Smith,
H. Reitsema, S. Larson, eta J. Fountain |
1980 | |
Kalipso | 21.4±1.4 | ≈ 6.3 | 1.887 | D. Pascu,
P. Seidelmann, W. Baum, eta D. Currie |
1980 | |
Dione | 1122.8±0.8 | 1 095 452±168 | 2.736 | G. Cassini | 1684 | |
Helena | 35.2±0.8 | ≈ 24.46 | 2.736 | P. Laques eta J. Lecacheux | 1980 | |
Polideuzes | 2.6±0.8 | ≈ 0.03 | 2.736 | Cassini | 2004 | |
Rea | 1527.0±1.2 | 2 306 518±353 | 4.518 | G. Cassini | 1672 | |
Titan | 5149 | 134 520 000±20 000 | 15.945 | C. Huygens | 1655 | |
Hiperion | 270±8 | 5620±50 | 21.276 | W. Bond | 1848 | |
Japeto | 1468.6±5.6 | 1 805 635±375 | 79.321 | G. Cassini | 1671 | |
Kiviuq | ≈ 16 | ≈ 2.79 | 448.16 | B. Gladman, J. Kavelaars. | 2000 | |
Ijiraq | ≈ 12 | ≈ 1.18 | 451.77 | B. Gladman, J. Kavelaars, | 2000 | |
Febe | 213.0±1.4 | 8292±10 | −545.09 | W. Pickering | 1899 | |
Paaliaq | ≈ 22 | ≈ 7.25 | 692.98 | B. Gladman, J. Kavelaars, | 2000 | |
Skathi | ≈ 8 | ≈ 0.35 | −732.52 | B. Gladman, J. Kavelaars, | 2000 | |
Albiorix | ≈ 32 | ≈ 22.3 | 774.58 | M. Holman | 2000 | |
S/2007 S 2 | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −792.96 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna, B. Marsden |
2007 | |
Bebhionn | ≈ 6 | ≈ 0.15 | 838.77 | S. Sheppard, D. Jewitt, | 2004 | |
Erriapo | ≈ 10 | ≈ 0.68 | 844.89 | B. Gladman, J. Kavelaars,
etab. |
2000 | |
Skoll | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −862.37 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2006 | |
Siarnaq | ≈ 40 | ≈ 43.5 | 884.88 | B. Gladman, J. Kavelaars,
etab. |
2000 | |
Tarqeq | ≈ 7 | ≈ 0.23 | 894.86 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2007 | |
S/2004 S 13 | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −905.85 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
Greip | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −906.56 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2006 | |
Hyrrokkin | ≈ 8 | ≈ 0.35 | −914.29 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2006 | |
Jarnsaxa | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −943.78 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2006 | |
Tarvos | ≈ 15 | ≈ 2.3 | 944.23 | B. Gladman, J. Kavelaars,
et al. |
2000 | |
Mundilfari | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −956.70 | B. Gladman, J. Kavelaars,
et al. |
2000 | |
S/2006 S 1 | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −972.41 | S. Sheppard, D.C. Jewitt,
J. Kleyna |
2006 | |
S/2004 S 17 | ≈ 4 | ≈ 0.05 | −985.45 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
Bergelmir | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −985.83 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
Narvi | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −1008.45 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2003 | |
Suttungr | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −1022.82 | B. Gladman, J. Kavelaars,
et al. |
2000 | |
Hati | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1033.05 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
S/2004 S 12 | ≈ 5 | ≈ 0.09 | −1048.54 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
Farbauti | ≈ 5 | ≈ 0.09 | −1054.78 | S. Sheppard, D. Jewitt,
J. Kleyna |
2004 | |
Thrymr | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −1078.09 | B. Gladman, J. Kavelaars, etab. | 2000 | |
Aegir | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1094.46 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2004 | |
S/2007 S 3 | ≈ 5 | ≈ 0.09 | ≈ −1100 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2007 | |
Bestla | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −1101.45 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2004 | |
S/2004 S 7 | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1101.99 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2004 | |
S/2006 S 3 | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1142.37 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2006 | |
Fenrir | ≈ 4 | ≈ 0.05 | −1212.53 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2004 | |
Surtur | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1242.36 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2006 | |
Kari | ≈ 7 | ≈ 0.23 | −1245.06 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2006 | |
Ymir | ≈ 18 | ≈ 3.97 | −1254.15 | B. Gladman, J. Kavelaars, etab. | 2000 | |
Loge | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1300.95 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2006 | |
Fornjot | ≈ 6 | ≈ 0.15 | −1432.16 | S. Sheppard, D. Jewitt, J. Kleyna | 2004 |
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezagutzen diren Saturnoren sateliteak. (Ingelesez)
- Saturnoren sateliteen kokapena erakusten duen simulazioa. (Ingelesez)
- Saturnoren eraztunen eta sateliteen arteko lotura. (Ingelesez)
- "Astronomy Cast" 61. atala, Saturnoren sateliteei buruzkoa. (Ingelesez)
- Saturnoren 7 sateliteren mapak (Ingelesez)
- Saturnoren beste 12 satelite aurkitu izana adierazten duen berria Zientzia.eus-en.
Saturno | ||
---|---|---|
Saturnoren sateliteak |