Sans-culotte
Sans culottes izendapenak euskaraz literalki Galtzamotz gabeak esan nahi du. Izendapen hau garaiko moda eta ohiturekin loturik dago, XVIII. mendean Frantziako gizarte maila aberatseko jendeak galtzamotz estuak janzteko ohitua baitzuten, aldiz Hirugarren Estatuko jendeak galtza luzeak janzteko ohitura zuen.
Hasiera batean ezizen hori mespretxuz erabilia izan zen, baina gerora izendapen hori jasotzen zuen jendeak berak harrotasunez erabili zuen, talde heteregeneo honetan mota askotako jendea sartzen zelarik: langile edo behargin independienteak, merkatari eta artisau txikiak (arotzak, jostunak, etab.). Euren barnean ez zeuden ez jende txiroena, ez eta burgesia aberatsena ere.
Euren kopuru handia zela eta, Sans-culottes zirelakoak Parisko Hirugarren Estatuko zati garrantzitsua osatzen zuten. Belaunaldiz-belaunaldi estamentu pribilegiatuenen menpe egon ziren, eta hauen aldetik injustizia eta etengabeko irainak jasan beharra izan zituzten. Hortaz, luxu guzti horietaz goza ahal zuten horien aurkako sekulako gorrotoa eta ezinikusia pilatua zuten dagoeneko.
Haientzako askorentzat Frantziako Iraultzaren hastapenak mendekuaren unea adierazi zien. Iraultza lehertzean, sans-culottes taldeak Bastilla eta Tuileries jauregia bereganatu zituzten herriaren eraso indarrak bilakatu ziren. Europar Potentzia Absolutisten aurka ekin zuen Frantziar Gudarostearen funtsezko oinarria ere izan ziren.
1792 eta 1795 urteen artean sans-culottes taldeek Iraultzan paper nagusia jokatu zuten. Biltzar Nazionala eta Biltzar Legegilean burutzen ziren estabaidetara joan ohi ziren eta hauetan ordezkari erradikalei bultzada eta sostengua eman ohi zien, azken hauek jakiak bereganatu edota behar-beharrezkoak ziren profuktuei goreneko salneurria finkatzen zutenen aurkako zigor gogorragoak aldarrikatzen zituzten.
Azkenik, talde honek Luis XVI.a Frantziakoari heriotz-zigorra ezarri ziezaioten bozkatzeko orduan diputatuengan burutu zuen presioa ere aipagarria da, presio hau frantziar monarka gillotinan burua ebakirik hil zedin erabat erabakikorra izan zelarik.
Sans-culotteen propaganda, 1793
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Zer da sans-culottea, jaun alproja horiek? Dirutzarik ez duen pertsona, ez gaztelurik, ez eta zerbitzatuko duten miraberik ere, emaztearekin eta seme-alabekin xume bizi dena.
Probetxuzko gizona da, ongi baitaki lurra lantzen, forjatzen, zerratzen, zapatak egiten eta Errepublikaren alde azken odol tanta ere isurtzen.
Sans-culotteak beti ondo zorrozturik darama sablea, gaizkile guztien belarriak mozteko."