Sangararáko gudua
Sangararáko gudua | |
---|---|
Mota | gudu |
Honen parte da | Túpac Amaru II.aren altxamendua |
Data | 1780ko azaroaren 18a |
Kokaleku | Sangarará (en) |
Herrialdea | Peru |
Sangararáko gudua, Espainiako armadaren eta Tupac Amaru II.a buru zuen armada iraultzailearen arteko lehen gatazka izan zen, 1780an. Túpacek esklabutzaren abolizioa bilatzen zuen. Matxinoak garaile atera ziren gudu honetan.
Túpac Amaruren I.aren matxinada 1780ko azaroak 4an hasi zen. Mita, banaketak, alkabalak eta aduanak ezabatu nahi zituen eta, aldi berean, indigenen aldeko aldaketa sozial bat nahi zuen. Tintako korrejidorea harrapatu eta exekutatu zuten eta Túpac Amaruk, azaroaren 16an, esklabutzaren abolizioa dekretatu zuen.
Albistea Cuscora iristean, errealistek Tiburcio Landaren agindupeko armada bat bidaltzen dute, Fernando de Cabrera Quispicanchiseko korrejidorearekin eta Pedro Sawaraura jauntxoa buru duen indioen batailoiarekin bat egiten duena.
Espainiar armada Sangararára iristen da eta arma plazan dagoen eliza nagusian kokatzen da.
Túpac Amaruk, hildakoak eta zaurituak saihesteko, mezulariak bidali zituen errealistek amore eman zezaten, euren bizitza errespetatzea eskainiz, Cabrera korrejidoreak onartu ez zuena.
Azaroaren 18an borroka basatia hasi zen, ehunka erealista hil ziren, beste batzuek ihes egin zuten eta elizak kalte handiak jasan zituen bere barnean zegoen bolborategiak eragindako leherketa baten ondorioz.
Borroka hau, iraultza honetan egiten den lehena da, eta agintari kolonialak erne jartzen dituena, mugimenduarekin bat egiten zuten indigena, mestizo, esklabo eta kreoleen artean askatasun bila giro bat sortzen dutelako.
Emaitza hondamendia izan zen.