Edukira joan

San Lorenzoko gudua

Koordenatuak: 32°44′45″S 60°43′45″W / 32.7458°S 60.7292°W / -32.7458; -60.7292
Wikipedia, Entziklopedia askea
Argentinaren Independentzia Gerra
San Lorenzoko Gudua
San Lorenzo.jpg
Data1813ko otsailaren 3a
LekuaSan Lorenzo, Santa Fe Probintzia, Argentina
Koordenatuak32°44′45″S 60°43′45″W / 32.7458°S 60.7292°W / -32.7458; -60.7292
EmaitzaIndependentziaren aldekoen garaipena
Gudulariak
Bandera Río de la Platako Probintzia Batuak Flag of Spain (1785–1873, 1875–1931).svgRío de la Platako Erregeorderria
Buruzagiak
José de San Martín komandantea Antonio Zabala, herri-milizien kapitaina
Indarra
125 Granadero zaldiz 50 miliziano

250 Montevideoko herri-miliziako gizon

2 kanoi
Galerak
14 hildako (gudua gertatu zen egunean, 16 hildako 8 egunen baitan) 22 zauritu

40 hildako

14 zauritu eta atxilotuak

San Lorenzoko gudua, 1813ko otsailaren 3an, San Carlos Borromeo komentuaren ondoan gertatu zen borroka armatu bat izan zen, gaur egungo Santa Fe probintziako San Lorenzo herrian, Argentinan; non Rio de la Platako indar independentistek (argentinarrek), ibai-bideen bitartez Montevideoko setioan (1812-1814) hiria hornitzen zuten hiri miliziako tropa espainiarrak (errealistak) ezustean harrapatu eta garaitu zituzten. Granaderos a Caballo erregimentuak eta haren sortzaileak, garai hartan koronel zen Jose de San Martinek, Argentinako lurraldean egin zuten borroka bakarra izan zen.

San Lorenzo, Buenos Aires eta Montevideoren kokapena Plata arroan .

Montevideo hiria, Espainiak Rio de la Platako erregeordetzaren behin-behineko hiriburu izendatua, Hegoaldeko Ozeano Atlantikoko espainiar itsas base nagusia zen; lehorrez, José Rondeauren Rio de la Platako armada abertzaleak setiaturik zeukan, gerora, José Gervasio Artigas batuko zitzaiona. Beraz, espainiarrek itsasoa eta Rio de la Plata erabili behar zituzten hornitzeko. Sarritan, eskuadrilla errealista bat ateratzen zen Montevideotik Parana ibairantz, eta bere gizonak kostaldearen inguruan ibiltzen ziren abereak lapurtzen.

Jose de San Martin zalditeriako koronelak, adierazitako helburuarekin Montevideotik atera zen hamaika ontziz osatutako errealisten espedizio bat jarraitu zuen lehorrez, berak berriki sortutako Granaderos a Caballo erregimentuko 125 gizonen buru zelarik.

San Martinen tropak aurreratu egin ziren, otsailaren 2an Espinilloko postatik gertu geldituz, Rosariotik 21 kilometro iparraldera dagoena, gaur egun Capitán Bermúdez hiria dagoen tokian. Bertan, Rosarioko komandante militarrak, Zeledonio Escaladak, eman zizkieten atseden hartutako zaldiak beraien zaldi nekatuengatik aldatu ondoren, hurrengo egunean, San Carlos Komenturaino jarraitu zuten euren ibilbidea, monasterioaren mendebaldetik sartuz. Komentuan, egoera komentuko fraide frantziskotarren nagusiarekin, frai Pedro Garcíarekin, negoziatu ondoren, San Martinek, bere tropak ezkutatu zituen, eskuadrilla errealistak ikus ez zitzan.

Errealistak lehorreratu eta komentu aldera joan ziren, inguru hartako ondasun nagusiak han utzita zeudela suposatuz. Beraien ezusterako, granadariek sableekin eta zaldiz eraso zieten. Argentinako tropen erasoa komentuaren atzealdetik pintza mugimendu batekin egin zen, horietako bat — ezkerrekoa eta mugitzen lehena — José de San Martín buru zuela; bestea, Justo Germán Bermudez kapitaina buru zuela eta buenosairestar Manuel Díaz Velez teniente gaztea lagun zuela. Bermudezek itzulinguru handi bat egin zuen, espainiarrei euren ontzietarantz ihes egitea behartuz. San Martinek erabilitako taktika militarra Napoleonengandik hartutako maniobra inguratzaile bat izan zen.

Lehorreratzea ez zen komentuaren aurrean gertatu, San Martinek aurreikusi bezala, egungo hiriaren erdialderako norabidean baizik. Horregatik, San Martinen zutabea Bermudezenak mugimendua osatu aurretik iritsi zen. Une batez, espainiarrek beren burua defendatzea lortu zuten. Bala batek San Martinen zaldia zauritu zuen, eta honek koronelaren hanketako bat inguratu eta estutu zuen, koronela geldiaraziz. Une horretan, etsai bat baioneta iltzatzera joan zitzaion. Orduan, Juan Bautista Baigorria soldadua agertu zen eta soldadu errealista hil eta San Martinen defentsa heroikoa hasi zuen. Bitartean, Juan Bautista Cabral soldaduak, zaldiaren bizkarraren zapalkuntzatik askatzen lagundu zion San Martini, honi bizia salbatuz.

Bai Justo Bermudez kapitaina, zein Manuel Diaz Velez tenientea eta bai Juan Cabral soldadua ekintza heroiko horretan hilko ziren, horregatik oroitzen dira Argentinako Historian. Baigorria San Lorenzoko guduan hil zelaren usteak existitzen dira, baina erregistroek erakusten dute Andeetako armadan 1818 arte jardun zuela.

Jose de San Martinen omenezko plaka, San Carlos komentuan. San Martinek gurutze bati eta sable bati eusten die, "Ezpataren Santua" bezala ezagutzen delako

Bermudezen taldearen etorrerak, errealistak koadroan berrantolatzea eragotziz, San Martinen garaipena osatu zuen, errealistak presaka ihes egitera behartuz. Errealista batzuk ibaira amildegitik bota eta itota hil ziren. Borrokaldiak, guztira, 15 minutu inguru iraun zituen.

Borroka hau Granaderos a Caballo Erregimentuko suzko bataioa izan zen.

Tropa konprometituak urriak izan arren, eta guduaren iraupena urria izan arren, honek ondorio estrategikoak izan zituen: Montevideotik Parana ibairanzko kanpaina gehiagorik ez zen izan, eta hiria hornikuntza arazoak izaten hasi zen. Hauek, askoz beranduago, Buenos Airesko tropen eskuetan eroriko ziren.

San Martinek etsaien suaren aurrean asko arriskatu zen eta ia borroka horretan bizia galdu zuen. Gertaera hau azaltzeko, kontuan izan behar da garai hartan ofizial nagusi asko borroken buru zirela euren mendekoen eredu izateko, beste arrazoia, dirudienez, San Martinen fideltasunari buruz egon zitezkeen susmoak argitzea izan zen: Espainian hamarkada asko bizi ondoren, oraindik penintsulako azentua mantentzen zuen, eta agente errealista (proespainiarra) ote zen susmatzen zen.

Borrokaren jakinarazpen-partea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Lorenzoko borrokaren partea, José de San Martín koronelak goiko gobernuari harpidetuta:

Dokumentazioa

Exmo Señor. Tengo el honor de decir a V. E. que en el día 3 de febrero los granaderos de mi mando en su primer ensayo han agregado un nuevo triunfo á las armas de la patria. Los enemigos en número de 250 hombres desembarcaron a las 5 y media de la mañana en el puerto de S. Lorenzo, y se dirigieron sin oposición al colegio S. Carlos conforme al plan que tenían meditado en dos divisiones de a 60 hombres cada una, los ataques por derecha e izquierda, hicieron no obstante una esforzada resistencia sostenida por los fuegos de los buques, pero no capaz de contener el intrépido arrojo con que los granaderos cargaron sobre ellos sable en mano: al punto se replegaron en fuga a las bajadas dejando en el campo de batalla 40 muertos, 14 prisioneros de ellos, 12 heridos sin incluir los que se desplomaron, y llevaron consigo, que por los regueros de sangre, que se ven en las barrancas considero mayor número. Dos cañones, 40 fusiles, 4 bayonetas, y una bandera que pongo en manos de V. E. y la arrancó con la vida al abanderado el valiente oficial D. Hipolito Bouchard. De nuestra parte se han perdido 26 hombres, 6 muertos, y los demás heridos, de este número son: el capitán D. Justo Bermúdez, y el teniente Manuel Díaz Vélez, que avanzándose con energía hasta el borde de la barranca cayó este recomendable oficial en manos del enemigo. El valor e intrepidez que han manifestado la oficialidad y tropa de mi mando los hace acreedores a los respetos de la patria, y atenciones de V. E.; cuento entre estos al esforzado y benemérito párroco Dr. Julián Navarro, que se presentó con valor animando con su voz, y suministrando los auxilios espirituales en el campo de batalla: igualmente lo han contraído los oficiales voluntarios D. Vicente Mármol, y D. Julián Corvera, que á la par de los míos permanecieron con denuedo en todos los peligros. Seguramente el valor e intrepidez de mis granaderos hubieran terminado en este día de un solo golpe las invasiones de los enemigos en las costas del Paraná, si la proximidad de las bajadas no hubiera protegido su fuga, pero me arrojo a pronosticar sin temor que este escarmiento será un principio para que los enemigos no vuelvan a inquietar a estos pacíficos moradores. Dios guarde a V. E. muchos años.


San Lorenzo febrero 3 de 1813.

Borrokaren oroitzapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Karlos Monasterioa, borroka zelaiaren aurrean.

San Lorenzoko borrokaren legatua, Rosario Handiko hiru herriren toponimiekin babestu zen: Puerto General San Martín (Argentinako beste toki askotan bezala, general askatzaile garailetsuaren omenez), Capitán Bermudez (Granaderos erregimentuko kapitaina, erasoan eskuin hegaleko burua izan zena), eta Granadero Baigorria (Granaderos erregimenduko soldadu bat). Aipatutako herriak zeharkatzen dituen errepideak, Ruta Nacional 11-k, San Martin etorbidea izena hartzen du, bere hirigunea zeharkatzean. Gainera, Rosarioko etorbide handi batek ere, ,San Martin etorbideak, izen hori darama, eta Rosarioko alde zaharrean Bajada Sargento Cabral izeneko kalea aurkitzen da, Juan Bautista Cabralen omenez.

San Carlos Borromeo komentuak hildako borrokalarien gorpuzkiak gordetzen ditu urna batean. Bestalde, borrokari buruzko Museo Historiko bat dago, San Martin Jeneralak okupatutako gelaxkarekin (bisitatu daitekeena). Kanpoaldean eta bere parean, borrokaren oroimenezko monumentua eta Campo de la Gloria izeneko zelaia aurkitzen dira. Eraikinaren atzean, oraindik, zuhaitz zahar bat bizi da, honen azpian, San Martinek, borroka honi buruzko gerra partea idatzi zuelarik. Gaur egun, zuhaitz hori (Mediterraneoko pinu bat) lehor dago jada, azken hamarkadetan eragina izan duten gaixotasun eta ekaitzen ondorioz. Hala ere, bere enborrak oraindik bertan jarraitzen du

Paraná ibaiaren ertzean, Campo de la Gloria zelaia dago, non, esaten denez, borroka loriatsua garatu zen. Hala ere, borroka, iparralderantz ehunka metrora zegoen portu natural batean gertatu zen, eta komentura diagonalean joan ziren. Hondartza txiki hori, 1915eko ekaitz bortitz baten ondoren desagertu zen, eta, beraz, Gloriaren benetako zelaia, etxe ugariren azpian lurperatua dago.

Hildako abertzaleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berrogei izan ziren tropa errealisten artean izandako hildakoak; abertzaleen lerroek, berriz, 14 izan zituzten, eta hauek izan ziren:

Horiei gehitu behar zaizkie Justo German Bermudez kapitaina, Montevideon jaioa, 11 egun geroago hil zena, eta Manuel Diaz Velez tenientea, Buenos Airesen jaioa, 1813ko maiatzaren 20an hil zena, biak ala biak borrokan jasotako zaurien ondorioz.

San Lorenzoko martxa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra: Carlos Javier Benielli ; Musika: Cayetano. A. Silva .

Febo asoma; ya sus rayos
iluminan el histórico convento;
tras los muros, sordos ruidos
oír se dejan de corceles y de acero.
Campo de la Gloriako borrokaldia oroitzeko monumentua.
Son las huestes que prepara
San Martín para luchar en San Lorenzo;
el clarín estridente sonó
y a la voz del gran jefe
a la carga ordenó.
Avanza el enemigo
a paso redoblado,
al viento desplegado
su rojo pabellón (bis).
Y nuestros granaderos,
aliados de la gloria,
inscriben en la historia
su página mejor (bis).
Cabral, soldado heroico,
cubriéndose de gloria,
cual precio a la victoria,
su vida rinde, haciéndose inmortal.
Y allí salvó su arrojo,
la libertad naciente
de medio continente.
¡Honor, honor al gran Cabral! (bis).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]