SMART irizpideak
SMART irizpideak planifikazio bateko helburuak ondo formulatzeko, SMART ingelesezko akronimo eta aldi berean mnemoteknia baliabideri egiten dio erreferentzia. Smart hitzak, ingelesez, azkarra, bizkorra, adimentsua, adierazten du. Akronimo bezala erabiltzen da laguntzeko gogoratzen programazio edo plangintza bateko helburuak ezartzerakoan, helburu horiek nola formulatu behar diren. Helburuak ondo formulatuak egoteko zenbait irizpide zaindu behar dira eta SMART mnemoteknia-akronimoak 5 irizpide nabarmentzen ditu.
Ondo formulatutako Helburua izan behar[1][2][3] daː
- Specific – Zehatza. Ahalik eta zehatzen deskribatu behar dute lortu nahi diren helburuak.
- Measurable – Neurgarria. Neurtzeko moduko helburuak proposatu behar dira.
- Assignable – Esleitzeko modukoa. Zehaztu behar da nork hartuko du ardura, nork egingo du lana, nork lortuko du helburua.
- Achievable. Lorgarri. Helburuak eskura egon beharko, ezinezko helburuak baztertu behar dira.
- Relevant – Garrantzitsua. Helbururik garrantzitsuenetan fokatu beharko.
- Realistic. Errealista, lortzeko modukoa.
- Time-related – Denboralizazioa. Denboran mugatua. Helburuak noizko lortu nahi diren zehaztu behar da.
SMARTER irizpideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SMART irizpideen aldaera asko daude, (ikus ingelesezko wikipedian, en.wikipedia.org' horretan, "SMART criteria" artikulua). Aldaera horietan ezagunenaː SMARTER. (Smart hitza ingelesez azkarra edo argia adierazten badu, smarter hitzak azkarrago, argiago adierazten du).
- SMARTER
- Evaluated and Reviewed[4]. Ebaluatua eta beRRikusia.
- Evaluate consistently and Recognize mastery[5].
- Exciting and Recorded[6].
- Exciting and Reach - Helburu egoki batek piztu eta motibatu behar du, (Excite = sutu, berotu, biziki hunkitu, kilikatu... ) eta helburu egoki batek balio behar du pertsonak iristeraino berotzeko edo suspertzeko. Helburu egoki bat lortzeko grina sortu behar da helburuak planteatzerakoan. Helburua bera izan behar du nahikoa aitzakia pertsonak bere konfort zonaldetik ateratzeko, edo ateratzeko gogoa pizteko eta bere abileziak garatzen eta helburuak lortzeraino (Reachː iritsi, lortu) saiatzera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) SMART Goals - How to Make Your Goals Achievable. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ (Ingelesez) «SMART Goals» Project Smart (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ (Ingelesez) «The Essential Guide to Writing S.M.A.R.T. Goals» Smartsheet 2015-11-11 (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
- ↑ (Ingelesez) Yemm, Graham. (2012-12-14). FT Essential Guide to Leading Your Team: How to Set Goals, Measure Performance and Reward Talent. Pearson UK ISBN 0273772449. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Piskurich, George M.. (2011-03-10). Rapid Instructional Design: Learning ID Fast and Right. John Wiley & Sons ISBN 9781118046920. (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ Goal Setting. 2017-07-13 (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]