Edukira joan

Russell Alan Hulse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russell Alan Hulse

Bizitza
JaiotzaNew York1950eko azaroaren 28a (74 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMassachusettsko Unibertsitatea Amhersten
Cooper Union (en) Itzuli
The Bronx High School of Science (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJoseph Hooton Taylor
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, fisikaria, astrofisikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
University of Texas at Dallas (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaZientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

Russell Alan Hulse (New York, AEB, 1950eko azaroaren 28a) estatubatuar fisikaria da.

Massachusettseko Amherst Unibertsitatean bere irakasle Joseph Hooton Taylorrekin doktoregoa egiten ari zela, bien artean lehen pulsar bikoa aurkitu zuten 1974an, geroago PSR 1913+16 esango zitzaiona. Aurkikuntza hori zela-eta jaso zuten biek 1993an Fisikako Nobel Saria.

1975ean doktore egin eta gero Charlottesvilleko Irrati-Astronomia Behatokian lan egin zuen pare bat urtez. 1977an Princetongo Fisika Laborategian hasi zen lanean. Bertan, fusio termonuklear kontrolatua egiten den tresnetan tenperatura altuetan plasmako ioiek duten portaera azaltzeko programa konputerizatu bat garatzea izan zuen lehendabiziko egitekoa. Ioi horiek oraindik ere gaur egun erabiltzen den kode bat garraiatzen dute, eta kode horrek eratzen du elementu lohien kargaren portaera, prozesu atomikoen eta plasmaren garraiokoaren eragin konbinatuen azpitik.

Horrez gainera prozesu atomikoak ikertu zituen, esate baterako, hidrogeno neutralaren eta ioi kargatuen arteko kargaren erreakzioak iragartzen saiatu zen, fusioko plasmen lohien birkonbinazio prozesu garrantzitsua izanik. Bestalde, datu konputerizatuen formatu bat garatu zuen, Energia Atomikoaren Agentziak eredu gisa erabiltzen duena, fusio aplikazioetan informazio atomikoa bildu eta trukatzeko. Horrez gainera elektroiak plasman nola garraiatzen diren ikertu zuen, abiadura handiko hidrogeno partikulak txertatuz.

Gaur egun Princetonen jarraitzen du lanean eta ingurune informatiko berriak lantzen ditu, ikerketa zientifikoak errazteko kode berriak garatzeko asmoz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]