Edukira joan

Ross 619

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ross 619
Behaketa
Distantzia Lurretik6,874 pc
Itxurazko magnitudea (V)12,834, 14,6, 12,527, 11,3757, 8,424, 7,927, 7,66, 13,585, 12,222 eta 10,622
Mota espektralaM4V
Metaltasuna−0,11
KonstelazioaCancer
Abiadura erradiala40,126 km/s
Igoera zuzena122,98983156223 °
Deklinazioa8,7730508763685 °
Izendapenak

Ross 619 (baita Gliese 299, GJ 299 edo LHS 35 ere) Cancer konstelazioko izar bat da, Canis Minor konstelazioarekin duen mugatik gertu dagoena. Gure Eguzki-sistematik 22,3 argi urteko distantziara dago, eta +12,83ko itxurazko magnitudea du, ondorioz, begi hutsez ikusi ezin delarik.

Ross 619 M4.0V2 edo M4.5V espektro motako nano gorri bat da. Gure eguzkiarenaren %0,03ko argitasunarekin distira egiten du, eta, beraz, distira ahuleko izar bat da nano gorri bat izateko ere, bere argitasuna gure eguzkitik hurbilen dagoen izarra den Proxima Centaurirenaren edo Ross 128ren parekoa delarik. 3.300 gradu kelvineko tenperatura efektibo bat du, gure eguzkiarenaren %15eko masarekin. Bere errotazio abiadura 3 kilometro segundokoa edo txikiagoa da. Halozko izar bezala katalogatua izan da, eta, beraz, galaxiaren halotik datorren eta Eguzki sistema dagoen tokia den galaxiaren diskoa zeharkatzen ari den izar bat izan daiteke. Halozko izarrik ezagunenetako bat Kapteynen izarra da.

Ross 619gandik hurbilen dauden izarrak YZ Canis Minoris eta GJ 1116 dira, 3,99 eta 7,26 argi urteko distantziara hurrenez hurren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]