Edukira joan

Ronald Colman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ronald Colman

Bizitza
JaiotzaRichmond1891ko otsailaren 9a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaSanta Barbara1958ko maiatzaren 19a (67 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birika-enfisema
Familia
Ezkontidea(k)Benita Hume  (1938ko irailaren 30a -  1958ko maiatzaren 19a)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, telebista-aktorea eta aktorea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

ronaldcolman.com
IMDB: nm0172903 Allocine: 6564 Rottentomatoes: celebrity/ronald_colman Allmovie: p14296 134766 TV.com: people/ronald-colman IBDB: 35937
Musicbrainz: 7e8a9ee6-b4bc-46f8-af50-a70d35e7e0fb Find a Grave: 214 Edit the value on Wikidata

Ronald Colman (Richmond, 1891ko otsailaren 9a - Santa Barbara, 1958ko maiatzaren 19a) aktore ingelesa izan zen.

Richmonden, Surreyn, jaio zen, lau seme-alabetan bigarrena [1]. Eskolako sasoitik ezagun egin zitzaion antzerkirako zaletasuna. Cambridgeko unibertsitatean ingeniaritza ikasteko saioa egin zuen, baina aitaren bat-bateko heriotzak ez zion ikasketak amaitzen utzi, diru kontuak gorabehera.

Antzerki munduan afizionatu ibili zen hainbat urtetan. Londresko British Steamship Company delakoan ikasle aritu eta gutxira [1], Eskoziar Erregimentuan eman zuen izena [2], Lehen Mundu Gerran parte hartzeko. Claude Rains, Herbert Marshall edo Basil Rathbone aktoreak ere halatsu ibili ziren eta Colmanen lagun bihurtu ziren. 1914an hanka batean zauritu zuten, eta bi urte geroxeago erretiroa hartu zuen.

1916 eta 1922 bitartean antzerkian jardun zuen, eta aktore ezagun bilakatu zen, bai Ingalaterran, bai Ameriketako Estatu Batuetan. Zineman eginiko lehen lanak ere aldi horretakoak dira. Henry King zinema-zuzendariak New Yorken ikusi zuen taula gainean eta The White Sister 1923ko filmerako deitu zuen, Lillian Gish ezagunaren parean lan egiteko. Arrakasta handiko lana izan zen. Colmanen itxura ederrak, antzezteko moduak eta sasoiko agertzeak (espezialistek gutxitan ordezkatzen zuten arriskua zekarten eszenetan), aktore erakargarri bihurtu zuten. Zinema mututik soinudunerako jauzia inongo trabarik gabe gainditu zuen, izan ere Colmanek ahots dotorea zuen.

1930ean bi izendapen jaso zituen gizonezko aktore onenaren Oscar sarietarako: Condemned eta Bulldog Drummond. Jarraiko urteetan film garrantzitsu askotan aritu zen: Raffles, The Masquerader, Clive of India, A Tale of Two Cities (1935), Under Two Flags, Zendako presoa (1937), Lost Horizon (1937), If I Were King (1938), eta The Talk of the Town (1942), besteak beste. 1947ko Oscar saria jaso zuen A Double Life filmean eginiko lanagatik.

Ronald Colman 1958ko maiatzaren 19an hil egin zen birikietako gaitz batek jota, 67 urte zituela.

Taula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):

Urtea Filma Zuzendaria Ekoizlea Izenburuak (es,fr)
1917 The Live Wire George Dewhurst --
1920 A Son of David Hay Plumb --
1923 The White Sister Henry King Inspiration Pictures frantsesez: Dans les laves du Vésuve
1924 Romola Henry King -- gaztelaniaz: Rómula
1924 Her Night of Romance Sidney Franklin -- gaztelaniaz: La novela de una noche frantsesez: Mon cœur et mes millions
1924 The Eternal City George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions gaztelaniaz: La Ciudad Eterna frantsesez: La Ville éternelle
1925 A Thief in Paradise George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions
1925 Stella Dallas Henry King Samuel Goldwyn Productions frantsesez: Le Sublime Sacrifice de Stella Dallas
1925 Lady Windermere's Fan Ernst Lubitsch Warner Bros. frantsesez: L'Éventail de Lady Windermere
1925 His Supreme Moment George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions frantsesez: La Flamme victorieuse
1925 The Dark Angel George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions frantsesez: L'Ange des ténèbres
1925 The Sporting Venus Marshall Neilan --
1926 Kiki Clarence Brown --
1926 The Winning of Barbara Worth Henry King The Samuel Goldwyn Company frantsesez: La Conquête de Barbara Worth
1926 Beau Geste Herbert Brenon Famous Players-Lasky Corporation
1927 The Night of Love George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions frantsesez: La Nuit d'amour
1927 The Magic Flame Henry King Samuel Goldwyn Productions
1928 Two Lovers Fred Niblo Samuel Goldwyn Productions frantsesez: Le Masque de cuir
1929 The Rescue Herbert Brenon Samuel Goldwyn Productions
1929 Condemned Wesley Ruggles Samuel Goldwyn Productions gaztelaniaz: Condenado frantsesez: Condamné
1929 Bulldog Drummond F. Richard Jones Samuel Goldwyn Productions gaztelaniaz: El capitán Drummond
1930 Raffles George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Productions
1930 The Devil to Pay! George Fitzmaurice Samuel Goldwyn Studio gaztelaniaz: ¡Que pague el diablo!
1931 The Unholy Garden George Fitzmaurice -- gaztelaniaz: El paraíso del mal frantsesez: Le Jardin impie
1931 Arrowsmith John Ford Samuel Goldwyn Productions
1932 Cynara King Vidor -- gaztelaniaz: Su único pecado
1933 The Masquerader Richard Wallace Samuel Goldwyn Productions gaztelaniaz: La máscara del otro
1934 Bulldog Drummond Strikes Back Roy Del Ruth 20th Century Studios gaztelaniaz: Un aventurero audaz frantsesez: Le Retour de Bulldog Drummond
1935 The Man Who Broke the Bank at Monte Carlo Stephen Roberts 20th Century Studios gaztelaniaz: El hombre que saltó la banca en Montecarlo frantsesez: L'Homme qui fait sauter la banque
1935 Clive of India Ryszard Bolesławski 20th Century Studios gaztelaniaz: Clive de la India frantsesez: Le Conquérant des Indes
1935 A Tale of Two Cities Jack Conway Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Historia de dos ciudades frantsesez: Le Marquis de Saint-Évremont
1936 Under Two Flags Frank Lloyd 20th Century Studios gaztelaniaz: Bajo dos banderas frantsesez: Sous deux drapeaux
1937 Lost Horizon Frank Capra Columbia Pictures gaztelaniaz: Horizontes perdidos frantsesez: Les Horizons perdus
1937 Cafe Metropole Edward H. Griffith -- gaztelaniaz: Café Metropol frantsesez: Café Métropole
1937 The Prisoner of Zenda John Cromwell Selznick International Pictures gaztelaniaz: El prisionero de Zenda (película de 1937) frantsesez: Le Prisonnier de Zenda
1938 If I Were King Frank Lloyd Paramount Pictures gaztelaniaz: Si yo fuera rey frantsesez: Le Roi des gueux
1939 The Light That Failed William Augustus Wellman Paramount Pictures gaztelaniaz: En tinieblas frantsesez: La Lumière qui s'éteint
1940 Lucky Partners Lewis Milestone RKO Pictures gaztelaniaz: Unidos por la fortuna frantsesez: Double Chance
1941 My Life with Caroline Lewis Milestone RKO Pictures
1942 The Talk of the Town George Stevens Columbia Pictures frantsesez: La Justice des hommes
1942 Random Harvest Mervyn LeRoy Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: Niebla en el pasado frantsesez: Prisonniers du passé
1944 Kismet William Dieterle Metro-Goldwyn-Mayer gaztelaniaz: El príncipe mendigo
1947 A Double Life George Cukor Universal Pictures gaztelaniaz: Doble vida frantsesez: Othello
1947 The Late George Apley Joseph L. Mankiewicz -- frantsesez: Un mariage à Boston
1950 Champagne for Caesar Richard Whorf -- gaztelaniaz: Champaña para César
1956 Around the World in 80 Days Michael Anderson -- gaztelaniaz: La vuelta al mundo en ochenta días frantsesez: Le Tour du monde en quatre-vingts jours
1957 The Story of Mankind Irwin Allen -- gaztelaniaz: La historia de la humanidad frantsesez: L'Histoire de l'humanité
1964 MGM's Big Parade of Comedy Robert Youngson -- gaztelaniaz: The Big Parade of Comedy
1988 The Making of a Legend: Gone with the Wind David Hinton -- gaztelaniaz: La realización de un clásico: 'Lo que el viento se llevó'

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Parker, John, editor, Who's Who in the Theatre, 10th edition revised, London, 1947, p. 437.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ronald Colman Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.