Robert Carlyle
Robert Carlyle | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Glasgow, 1961eko apirilaren 14a (63 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Conservatoire of Scotland (en) North Kelvinside Secondary (en) Cardonald College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Robert Carlyle (Maryhill, Glasgow, 1961eko apirilaren 14a -) Eskoziako aktorea da. Antzeztu izan dituen filma nabarmenen artean Riff-Raff, Trainspotting, The Full Monty, Angela's Ashes, The 51st State eta The World Is Not Enough daude.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Carlyle aktore eskoziarra Maryhillen, Glasgowen jaio zen 1961eko apirilaren 14an. Bere ama Elizabeth autobus-enpresa bateko langilea zen eta aita Joseph Carlyle, berriz, pintore eta dekoratzailea.
Robertek 4 urte besterik ez zituenean, ama Elizabethek alde egin zuen eta aitarekin bakarrik geratu zen. 16 urterekin eskola utzi eta, Cardonald Eskolako gaueko klaseetara joaten bazen ere, aitarekin hasi zen lanean.
Carlyle, 4 urte besterik ez zituenean, bere amak alde egin zuen eta bere aitarekin gelditu zen bakarrik. 16 urte zituela, ikastola utzi eta bere aitarekin hasi zen pintore eta dekoratzaile lanetan, hala ere, bere ikasketak jarraitu zituen egiten, Glasgowen zegoen Cardonald ikastolako gaueko klasetara joaten baitzen.
Arthur Millerren The Crucible (Salemgo sorginak) irakurri ondoren etorri zitzaion antzerkirako grina eta, 21 urte zituenean, Glasgowko Arte Zentroan hasi zituen ikasketak.
1991n, Raindog izeneko antzerki konpainia sortu zuen beste 4 aktoreekin batera eta 4 Ways zine ekoizpen britainiarraren bazkide egin zen.
Lehenengo arrakasta Cracker telebista seriearekin etorri zitzaion, Albie Kinsella asasinoaren papera egin zuenean.
1995erako protagonista izango zen lehen papera etorri zitzaion: BBCren Hamish Macbeth komedian.
Zinemara egingo zuen salto eta, 1991n, protagonista izan zen Ken Loachen Riff-Raff filman.
1996 eta 1997 artean, ospe handia hartu zuen ordura arteko paper garrantzitsuenak egin zituenean: Trainspotting filmeko Francis Begbie pertsonaia desorekatua eta The Full Monty filmako aita ona izaten saiatzen den Gaz gizajoa, arazo ezberdinak medio stripper talde bat osatzekotan dabiltzanen taldekidea.
1999an, Britainiar Inperioaren Ordeneko ofizial egin zuten.
Robert Anastasia Shirleyrekin ezkonduta dago. Cracker telebista seriea egin zuenean, makillatzailea zen hau, ezagutu zirenean. Hiru seme-alaba dituzte: Ava (2002), Harvey (2004) eta Joseph Pearce (2006)[1].
Dragnet filma egiten ari zenean, aita hil zitzaion eta eragin handia izan zuen Carlylegan. Emaztea hirugarren aldiz zegoen haurdun eta, ezagutzen zuen gizon handienaren galeraren aurrean, Robertek lana utzi beharra izan zuen -ekoizleen izurako!-[2].
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Carlylek paper garrantzitsuak izan zituen Malachy McCourt (Frank McCourt autorearen aita) Angela's Ashes (Angelaren errautsak) eleberriaren Angela's Ashes (filma) zinemarako adaptazioan, edo James Bonden The World Is Not Enough filmako Renard gaiztoa, edo Adolf Hitler Hitler: The Rise of Evil filman, edo Don 28 Weeks Later filman.
Beste esparru batean, 2002an, Heathen Chemistry albumeko Little by little abestiaren bideoa ere egin zuen Oasis bandako Gallagher senideen ondoan.
Azken urteotan, zinea ez badu ahaztu ere, gehiago aritu da telebistan:
- 2008ko abenduan, Kiefer Sutherland protagonista den 24 serie ospetsuan, 24: Redemption egin zuen.
- 2009an, Nicholas Rush doktorea izan zen Stargate: Stargate Universe seriean.
- 2011n, Rumpelstiltskin izan zen ABC kateko Once Upon a Time seriean.
« | Zoratzen egiten dudan lanarekin. Ondorengo 25 urtez jarraitu ahal izango banu, zoriontsugoa izango nintzateke"[3] | » |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1990 | Silent Scream | Big Woodsy | |
Riff-Raff | Steve | ||
1993 | Tender Blue Eyes | Richard Fascetti | |
Being Human | Prehistoric Shamen | ||
1994 | Priest | Graham | |
Marooned | Peter | ||
1995 | Go Now | Nick Cameron | Sant Jordi Award for Best Foreign Actor |
1996 | Trainspotting | Francis "Franco" Begbie | Izendapena – BAFTA Scotland Saria Aktore Hoberenenari] Izendapena – Satellite Saria Errepartoko Aktore Hoberenenari |
Carla's Song | George Lennox | Evening Standard British Film Saria Aktore Hoberenenari London Critics Circle Film Saria Urteko aktore britainiarrarentzat | |
1997 | The Full Monty | Gary "Gaz" Schofield | BAFTA Saria Aktore onenari Evening Standard British Film Saria Aktore onenari London Critics Circle Film Saria Urteko Aktore Britainiarrari Sant Jordi Saria Atzerriko Aktore onenari Izendapena– MTV Movie Saria Dantza Sekuentzia onenari Izendapena – Satellite Saria Aktore onenari |
Face | Ray | Evening Standard British Film Saria Aktore onenari London Critics Circle Film Saria Urteko britainiar aktoreari | |
1999 | Plunkett & Macleane | Will Plunkett | |
Ravenous | Col. Ives / F.W. Colqhoun | ||
The World Is Not Enough | Renard | ||
Angela's Ashes | Malachy McCourt | Izendapena– Empire Saria Britainiar Aktore onenari Izendapena– IFTA Saria Aktore onenari | |
2000 | The Beach | Daffy | |
There's Only One Jimmy Grimble | Eric Wirral | ||
2001 | To End All Wars | Major Ian Campbell | |
The 51st State | Felix DeSouza | ||
2002 | Once Upon a Time in the Midlands | Jimmy | |
Black and White | David O'Sullivan | ||
2004 | Dead Fish | Danny Devine | |
2005 | The Mighty Celt | O | |
Marilyn Hotchkiss' Ballroom Dancing and Charm School | Frank Keane | ||
Human Trafficking | Sergei Karpovich | ||
2006 | Eragon | Durza | |
2007 | 28 Weeks Later | Don Harris | |
Flood | Robert Morrison | ||
2008 | Stone of Destiny | John MacCormick | |
Summer | Shaun | Izendapena– BAFTA Scotland Saria Aktore onenari | |
I Know You Know | Charlie | ||
2009 | The Tournament | Joseph Macavoy | |
2012 | Dogs of Law | ||
California Solo | Lachlan MacAldonich |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1990 | Taggart | Gordon Inglis | Atal 1 |
1991 | The Bill | Tom Ward | |
1994 | 99-1 | Constable Trevor Prescott detektibea | |
Cracker | Albie Kinsella | 3 atal BAFTA Scotland Saria Aktore onenari | |
1995–1998 | Hamish Macbeth | Hamish Macbeth | 20 atal RTS Television Saria Aktore onenari Izendapena– BAFTA Scotland Saria Aktore onenari Izendapena– BAFTA TV Saria Aktore Onenari |
1998 | Looking After Jo Jo | John Joe "Jo Jo" McCann | Izendapena– BAFTA TV Saria Aktore onenari |
2003 | Hitler: The Rise of Evil | Adolf Hitler | Izendapena– Satellite Saria Aktore onenari |
2004 | Gunpowder, Treason & Plot | King James I | |
2005 | Human Trafficking | Sergei Karpovich | Izendapena– Primetime Emmy Saria Errepartoko Aktoreari |
Class of '76 | DI Tom Monroe | ||
2006 | Born Equal | Robert | |
2008 | The Last Enemy | David Russell | 5 atal |
24: Redemption | Carl Benton | ||
2009 | The Unloved | Father | Scottish BAFTA Telebistako Aktore Onenari |
The Man Who Walked Around the World | Bere burua | Johnnie Walkerren iragarkia telebistan | |
2009–2011 | Stargate Universe | Nicholas Rush doktorea | 40 atal Gemini Saria |
2011–2018 | Once Upon a Time | Rumpelstiltskin / Mr. Gold | 27 atal |
Bideo-jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2006 | Eragon | Shade Durza | Voice only |
2010 | Castlevania: Lords of Shadow | Gabriel Belmont |
Musika bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Artista | Abestia |
---|---|---|
2002 | Oasis | "Little By Little" |
Audio liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2008 | The Cutting Room | Kontalaria |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Carlyle |
- ↑ (Ingelesez) http://www.filmreference.com/film/21/Robert-Carlyle.html
- ↑ (Ingelesez) http://www.scotsman.com/lifestyle/film/father-s-death-causes-carlyle-to-quit-movie-1-1408770
- ↑ (Ingelesez)http://www.bbc.co.uk/pressoffice/pressreleases/stories/2006/11_november/15/equal_carlyle.shtml